Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

J. M. Etxegarayren aburuz Torreganako oinetxea San Kristobal auzoan, Murueta eta Busturia artean, legoke.

Leinu zahar horretako lehen jauna Fagaza Gana izan zen, Ganako jauna. Jaun hori Juan Perez Busturiaren, Busturiako lehenengo Jaunaren, alabarekin ezkondu zen. Andere hori, Marina Busturia anderea izan zen, bere Etxeko Anderea eta Juan Perez Busturiaren ondorengoa.

Armarria
Armarria

Torreganeoko oinetxeak kaskoa, lumak eta lanbrekinak ditu; lehoi bik armarria eusten dute albo bietatik; behean aingeruaren burua dago, hegoak dituena. Armarriak Busturiako armak ditu; hau da, bost eliz, soteur-ean ipinitako etxez inguratuta.

Oinalde sakoneko eraikina bi isurialdeko bizkar-zoruak estalita. Harrizko ormak dituenez eta alde nagusiko baoak simetrikoki kokatuta daudenez baserri neoklasikoen barruan sailkatuta dago. Aurrealdean Busturiako armarria dago. Matordune errota eta Olatxua burdinolaren atzean dago kokatuta. Errota eta Busturiako Etxea legez batutako baserria 1704ko eta 1705eko Muruetako sutegi-erroldetan ageri dira.

Ganako antzinako dorretxea
Ganako antzinako dorretxea.

Bestaldetik, María Victoría Gondra Oraaren ustez Gane Dorretxea Muruetako Larrabe auzoko etxe bat izango litzateke. Berau oso eraldatuta dago eta dokumentazioan ez da dorretxe legez ageri.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.