Irekia eta eskuineko horma eta guzti. Elizako hormek osatzen dute. Harlangaitza. V. mendekoa. XIX. mendearen hasieran (1800-1801) berreraikia. Arkitektoa Alexo de Miranda. Desagertuta.
Gorrizko Andra Mari elizako Ipar-ekialdeko hormek osatzen zuten pilotaleku hau. Neurriak ondokoak ziren: 16,6 m luze, 7 metro zabal eta 8 m gora. Frontoia eliza bera zenez gero, ez dago jakiterik noiz hasi ziren frontoi gisara erabiltzen; horrexegatik jarri ditugu parrokia neoklasikoaren datak. Azken urteetan plaza-frontoiaren behea hormigoizkoa zen eta kantxa dilatazio junturek mugatzen zuten.
Frontoiak mugatzen zuen hirigintza-multzoa ondokoek osatzen zuten: elizaren sarreretarik jarraipena zen eta jesarleku zein arbola txiki batzuk zituen plazatxo altxatu batek; eta udaletxeak, plazako ezkerreko aldea ixten zuen etxe-multzo baten zatia zenak. Era berean, probalekutik harantzago, pare bat etxek ixten zuten eskuineko alderdia ere.
Hormaren kontrako jokoan aritzeko, elizako angelu baten aprobetxamenduaren adibide bitxia genuen; gainera, eskuineko horma ere bazuen eta horrek are interesgarriagoa bihurtzen zuen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.