Estalia. Haren hormek trokaren zeregina bete eta plaza mugatzen dute. Hareharrizko harlandu eta harlangaitza. 1930eko gutxi gorabehera. 1995ean berritua. Egoera onean dago.
Malda konpontzen duen udal-frontoia, betiere plaza osatuz eta berori haizetik babestuz. 21 cm luze eta 6,6 metro zabal da. Andra Mari ermita zaharraren gainean eraikita dago; ermita hori 1929an erre zen eta ezkerreko hormaren atzealdean oraindik ere ikus daitezke pare bat arku.
8 metroko ezkerreko horma gutxika-gutxika txikitzen da laugarren koadro eta erditik aurrera metro erdiko altuerara jaitsi arte.
Lau isurialdeko estalpea dauka, egurrezko zinbriaz eginda dago burdin landuko graka handiekin eta teilekin; lehenago egurrezkoak ziren harrizko pilareei esker eusten dio. Frontisa abade-etxe bati atxikirik dago eta kontrakantxan pare bat zumar dago, bai eta plaza errekatik bereizten duen hormatxoa eta horrekin batera iturria ere. Errebotetik herria gurutzatzen duen errepidea igarotzen da eta harantzago antzinako eskola topatzen dugu eta platanoz hornituriko plazatxo baten ondoan antzinako udaletxea.
Frontoi honek malda dagoen plaza egiteko irtenbide ezin hobea ematen du, eta, gainera, frontoiko estalpea herriko egituran integratzeko lan nekeza ere konpontzen du egokiro. Hirigintzako jarduketetan eredu gisa jarraitu beharreko pilotaleku da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.