Kortezbiko Enderika auzoko Errotabarri errota marea-errota izan zen. Horrela agertzen da, behintzat, XVIII. mendeko sutegi-erroldan. Fogerazio horren arabera Martin Magota eta Pedro Lezerino ziren bertako jabeak.
Kortezubiko elizaren behealdean kokatuta dago, eta gaur egun baserri-etxe arruntaren itxura dauka. Etxearen ezkerreko aldean ura sartzeko arku bi ikus daitezke oraindik. Bere biltegia betetzeko itsasoko urarekin batera Olalde eta inguruko errekastoen urak erabiltzen zituen.
Norberaren jabegoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.