Urdaibai Reserva de la Biosfera » Arquitectura » Arquitectura Industrial

URDAIBAI-BUSTURIALDEA INGURUKO ELURTZULOAK

Elurtzulo izena hartzen dute, industri-aurreko garaian negualdiko erabilerak baino geroago elurra gorde ahal izateko goi-mendietan egiten ziren osinek. Ulerbide zabalagoan, izen hau erabiltzen da, baita ere, hilabete beroetan -udaldirako elurra edo izotza kontserbatzeko metodoak, aintzinatik ezagunak eta praktikatuak izan dira euro-asiar kontinentean. Leroi-Gourhan historiaurregileak teknika hauek laburbiltzen ditu negualdi gogorrak dituzten (...) herrialde epeletan eta, orokorrago, Asiako medialdeetan, berezko haitzulo edo lurrean egindako oso horma zabaldun zuloetan bai udaldian zehar produktu galkorrak artatzeko zein izozkiak egiteko balio zituzten izotz edo elurrezko erreserbak gordetzen zirela baieztatzean. Cfr. André LEROI-GOURHAN. El medio y la técnica. Madrid, 1989, 146 orr.- zehar beren sakonetatik elurra ateratzeko egokituak izan ziren leizekin.

Elurrezko edo, hobeto esateko, izotzezko -gaur egun ere Gernika-Lumo aldean, edariak hotzago ipintzeko eransten zaizkien zotz zatiei "edurre" deitzen zaie- osina geroago ikusiko dugunez Edurzulo edo Elurzulo deitzen da euskaraz; baina herritarren artean, gaztelar mailegura joaz, gehiago erabili izan da Nebera hitza.

Honetara ez bezala, XVII. mendeko nafar agiriek Lecea (euskararen leizetik) hitza erabiltzen dute elurra pilatzen zeneko berezko elurzulo edo leizak deitzeko.

Euskal literaturan agertzen diren Edurtegi edo Elur-obi, antza denez, ez dira herritarren aldetik oso erabiliak izan.

Elurren zulo edo osinak, mende honen hasieran jadanik erabili gabe geratu ziren, izotz itxuraz, hotza, elektra-sistemaz industri erara egiten hasi zelako. Hau dela eta, denboraren iraganez oso egoera txarrean egonik, beren funtzionamenduari buruzko oso gogorapen urrunak ditugun eraikinen aurrean gaude. Honek, gaur egun zuzenean aztertu ezin diren gertaera eta prozesuen "berregitea" egitera behartzen gaitu; horretarako, urria eta oraintsu arte gure artean oso gutxi ikertu den agirisortaz baliatzera gaude.

argazkia
Oiz Mendia. Bere hegaletan hiru elurzulo zeuden

1974. urtean, Salbidegoitiak eta Barinagak Kobie aldizkarian -5. zbkia, Bilbo, 43-83 orr.- Las neveras de Vizcaya izenarekin argitaraturiko artikuluan Bizkaiko elurzuloen lehen katalogoa agertzen da. Orduan nahiko gaizki zeuden. Baina, ordutik ona, elurrezko aintzinako osinak, gero eta andeatze larriagoa jasan dute.

ELURZULOEN BANAKETA

Bizkaian, inolako simetriarik gabeko banaketan, hogeitabi elurzuloen berri dugu. Hemeretzi, Ibaizabal ibaiaren hegoaldean kokatzen dira eta Oiz mendiaren hegaletan dauden hiruk baino ez dute geografi-muga hau gainditzen, gertaera honetako zuriztapenik aurkitu ez dugula.

Urdaibain-Busturialdean ez dago elurzulorik; halere, bertatik oso gertu geratzen dira Oiz mendian daudenak eta honako hauek dira:

  • Ganbe, 595 m. Egindako osina. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz.
  • Maska, 400 m. Egindako osina. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
  • Kortaguren, 565 m. Egindako osina. Ziortza.

Ganbeko eta Maskako elurtzuloak dira Urdaibai Biosfera Erreserbatik gertuen daudenak, Ganbekoa ia-ia mugan geratzen delarik.

Ohartu diren pareko ezaugarri bakarrak, ibaibide edo ondo-ondoko aldapetan kokatzen diren egindako osinezko elurzuloei buruzkoak dira. Era berean, betidaniko bideen ondoan eta euron inguruan aurkitzen ditugu.

Banaketa-eredua aztertu behar bagenu, hiriguneak hornitzea baino ez zela dirudi.

Adierazgarria da Bizkaian ezagutzen ditugun elurzuloen arteko gehienak hirietako lurzatietan edo hauen inguruan dauden tokietan egotea, seguruenez hirietan pilatzen zen biztanlegoari elur-hornidura egiteko eraiki zirela baieztatzea.

Gogoratzen da Gernika-Lumora, Ganbe eta Maskako elurzuloetatik elurra eraman izan dela. Kortagurenetik, ordea, Lekeitiora eta baliteke Ondarroara ere eraman izana.

ELURZULO-MOTA

Ganbeko, Maskako eta Kortagureneko elurzuloak Txaboladun osinak erakoak dira.

Bizkaian ezagutzen dugun elurzulo-mota ohikoena da. Lurrean zulotuta egonik, bere hormak harlangaitzez eraiki den horma biribilez estalita dituen zungil-itxurako osina dugu. Ganben ahoaren diametroa bere oinarriarena baino handiagoa da, hau dela eta, osin honek itxura tronkokonikoa du neurri batean. Ganben zein Maskan, 800 m-ko altuera baino txikiagoan egonik, euren aho gainean txabola zuten eraikita, seguruenez biribila, harri-hormez teilazko teilatua eta sarbidezko atea zituztena. Eraikin soil honek isolamendu-ganbarararen funtzioak betetzen zituen, bere barrualdean pilatzen zen elurra euri, haize eta eguzkitik babestuaz. Bere oinarrian isurbidea zuen, izotza urtzearen ondoriozko ura ateratzekoa.

ELURRA KONTSERBATZEKO ERABILTZEN DIREN TEKNIKAK

Elurzuloa betetzeko sarrien erabiltzen zen prozedimendua, inguruetatik elurrezko bola handiak errodatuaz, osinaren barrualdera jaurtitzea zen. Zeregin hau arintzeko, elurren garaietan, lantaldeak kontratatzera iristen zen.

Aurretiaz, osinaren ondoan adarren edo belar eta hosto igortuen lehen maila jarri izaten zen, isolagarri bezala balio eta urtu egiten zen elurraren xahutzea bideratzeko. Ur honi irteera emateko, osinak, inguruko ibaibidean amaitzen zen isurbidea zuen bere behealdean.

Gero, behin eta berriro zapalduaz gogortu egiten zen elurra helburu bikoitza lortzeko: izotz bezala denbora gehiago kontserbatu eta okupatzen zen bolumena gutxitzeko.

Osina bete eta elurra gogortzen zen neurrian, garo eta hosto igortuen mailak tartekatu egiten ziren, izotza, etetzen ziren maila lodietan osatzeko eran. Honek, burtzi edo pikotxez baliatuz, zatikatzea eta baita osinaren kanpoaldera multzoak jasotzea errazten zuen geroago. Osina betetzen zen bitartean, elurraren gainean ura botatzen zen, izozterakoan izotzaren erreserba gehitu eta gogortzeko prozesua errazteko eran.

Behin beteaz gero, orbelez estali eta, zenbait kasutan, jeiste krioskopikoa aldeztu eta azalerazko maila honetako isolatze-zeregina indartzeko gatza erabiltzen zen.

Elurzuloaren ahoa estaltzen zuen txabolak, gehigarrizko babesa eta izotza ateratzea errazteko betekizun bikoitza zuen. Izotza, osinaren barrualdetik krika edo tornuaren laguntzaz jasotzen ziren multzozko eran ateratzen ziren. Krika edo tornu hauek, zurezko zutoinetan oinarritzen zen erraila batetik eskegiten ziren. Ustiatzearen ondorioz pixkanaka-pixkanaka jeisten zen izotz-mailara iritsi ahal izateko eskailera erabiltzen zen.

argazkia
Txaboladun osinaren ustezko itxura eta funtzionamendua. (Bizkaiko Elurzuloak)

ELURZULOEN SORRERA

Pilatutako elurra ustiatu eta merkataritzan sartzea XVII. mendearen hasieran hasten da Bizkaian.

Elurra kontserbatzeko osinak eraikitzea guztiz hedatu zen XVI. mendearen bigarren erdialdean.

ELURRAREN SENDABIDEZKO ERABILERA

Elurra eskatu eta erabiltzeko gorakada hau, batez ere, garai hartan idazten hasi ziren medikuntzako idazlanetan adierazten ziren sendabidezko arrazoien ondoriozkoa zen.

1569an, Francisco Franco sendagilearen liburuxka argitaratu zen Sevillan Tractado de la Nieve y del uso della izenburuarekin. Eragin handiagoa izan zuen, zalantzarik gabe bi urte geroago hau ere sevillar sendagilea zen Nicolás Monardes-ek argitaratu zuena: Libro que trata de la Nieve y sus propiedades; y del modo que se ha de tener en el bever enfriado con ella; y de los otros modos que ay de enfriar. En Sevilla. Por Alonso Escribano. Año 1571. Geroago eta XVII. mendearen erdialderarte, idazlan berriak agertu dira: Juan de Carvajal-en Utilidades de la nieve, deducidas de la buena medicina (Sevilla 1611) edo Alonso de Burgos doktorearen Methodo curativo y uso de la nieve (Córdoba, 1640).

Elurraren eta izotzaren garrantzi medizinala ikusirik, XVII. mendean, Euskal Herriko herri desberdinetan elurzuloen erabilpena erregulatzen hasten da.

Hurrengoko mendeetan zehar, saioetan oinarrituago zen medikuntzarekin, elurra, hotza sortzeko eragile moduan erabiltzen jarraitu zen. Sendabidezko bere erabilerarik ohikoenak, hurrengoak izan dira: sukar prozesuetan tenperatura beheratzeko, behazun izurriteak sorrerazitakoak lekuko; garaunaren odol-batuetan eta, bereziki, meningitisaren kasuan lasaigarri modura; zenbait odol-isurtze geldierazoteko, traumatismo, zartadura edo hezur-apurketetan sustagarri-aurkako edo leungarri moduan (Juan Cruz Labeaga. "Los pozos y el comercio de la nieve en Viana y aras" en Cuadernos de Etnología y etnografía de Navarra. XIV tomoa. Pamplona, 1982, 262 orr.)

ELURRA ETA SUKALDARITZA

Elurrak, ardaoa freskatzeko eta edari izoztuake egiteko ere balio zuen.

Elurzuloetatik ateratako elurra garraiatu eta udaldiko hileetan zehar taberna eta bainuetxeetara saltzen zen. Hogeigarren hamarkadararte, elur izozturiko multzoak "harrien bezalako pisua zutenak" zaldi batek edo idi-buztarriak zeraman gurpil biko gurdian garraiatzen ziren.

Berau edukitzeko aukera zuten herrietan, elurra oso preziatua zen udan zehar eta freskagarriak egiteko erabiltzen zen. Hauen arteko bat limoi-ura zen, gertatzen zeneko ontziaren izenagatik baita "garrafa" ere deitzen zena.

argazkia
Santa Maria La Antiguako zinezko eliza eta Gernikako arbola, XIX.mendea. J. E. Delmás (B.F.A.)

Limonada berezi hau zen, garai hartan, uztailaren erdialdetik abuztuaren amaierararte luzatzen den udaminaren denboraldi beroaren zehar egiten ziren jaietako bazkarietan edaririk preziatuena.

Baita Emiliano de Arriagak ere, Lexicón del bilbaíno bere liburuan limonada Bizkaian, Gernikako Batzar Nagusiak zirela eta oso berezkoa izan dela aipatzen du, bertara joaten ziren ahaldunek lortzen zituzten batzar-garaipenak "alegre limonada"-z ospatzen zituztela. (Lexicón Bilbaino. Bilbao, 1896. Hitza: Limonada, 187-188 orr.)

argazkia
Garrafa Gernikarra: Limonada gertatzeko ontzia (Argazkia Aldaba)

Gernika-Lumon, San Roke egunean, ohikoa da limonada prestatzea. Horretarako txakolia, 2 ontzi bete ur, 2 kopa kognac, azukre ugari eta izotza behar dira. Zenbait etxetan txakoliaren ordez ardo zuriz egiten dute eta, badaude bai, beste osagai batzuk gehitzen dizkiotenak ere, fruta-zatiak adibidez. Edozein kasutan ere, osagai guztiak, edurra izan ezik, garrafan sartu ostean izotz zatiak gehitzen joaten dira gatz geruza txikiak tartekatuz. Hemen hasten da lanik gogorrena nagusientzako, baina, interesgarriena seguruenez, edariaren zain daudenentzat, biraderari bueltak eta bueltak eman behar dizkiotelako. Likidoa zenbat eta lodiago hainbat eta gatzago bueltak emateko. Ondoren, garrafa estaltzen da garrapiñatzeko. Hau lortu ostean limonada prest dago banatzeko. Edari hau makailuarekin batera banatzen da.

ELURZULOEN BEHERALDI ETA AMAIERA

Elektra-prozedimenduez izotza lortzeko teknika 1876. urtean (Teiller) aplikatu zen lehen aldiz eta industri-izotzaren produkzioa 1900. urtean ezarri zen Bilbon. Teknika honen bidez, aldi berria hasten zen hotzaren industrian baina, aldi berean, elurzuloetan elurra kontserbatzeko eskulangintza-prozedimenduen beheraldia ekarri zuen. Hauek gero eta gutxiago erabili izan ziren mendearen bigarren hamarkadararte, bazterturik geratu eta pixkanaka-pixkanaka hondatuz joateko.

"Nevera" hitzak berak ere aldatu egin zuen bere esanahia eta belaunaldi gazteek etxeko hozkailuarekin identifikatzen dute. Baina biak, elurrezko osin zaharrak eta hozkailu berriak bat datoz zati handian helburu batean, hotz egokia sortzean alegia.

URDAIBAI-BUSTURIALDEA INGURUKO ELURZULOAK

Bakarrik aipatuko ditugu Ganbe eta Maskako elurzuloak, bi horretatik elurra ekarten zelako Gernika-Lumo alderantz.

Ganbeko elurzuloa Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko udalerrian dago, Leizarraga baserriaren HE-ra. Mendatako mugan eta Urrutxuatik Arbatzegira doan errepidearen ondoan dagoen Hambre baserriaren IE-ra. Elurzuloa 400 m-ko altueran kokatzen da Iparrera norabideturik dagoen ibaibide txikian, baserri biak zituen aintzinako burdibidearen bazterrean.

argazkia argazkia
Ganbeko elurzuloaren bi argazki Orbela Elkartearen lanaren aurretik, elurtzuloaren egoera txarra ikusteko.

argazkia argazkia
Ganbeko elurzuloaren bi argazki Orbela Elkarteak aurrera eramandako garbitze- eta aintzat hartze- proiektuan lanean ari zirela.

argazkia argazkia
Ganbeko elurzuloaren egungo egoera.

Bertatik GR 38 eta GR 98 ibilera luzeko mendibideak igarotzen dira, bai eta Donejakue Bidea, Zin Bidea eta Arraina eta Ardauaren Bidea bideak ere.

Osinak 9 metroko sakonera eta 6 metroko diametroa oinarrian eta 6,50 m ahoan ditu.

Elurzuloak, teilatu biribila eta Hegoaldera begira zegoen atea zituen etxola zuen osinaren gainean. Atearen mailan zurezko plataforma eta teilatuan, osinean pilatzen zen elurra ateratzeko erabiltzen zen krika zituen.

Elurzuloa 1915. urterarte ustiatu egin zuen Ganbe baserriaren jabegopekoa zen.

10. eskema: Ganbeko elurzuloaren itxuraren marrazkia (Bizkaiko Elurzuloak liburutik hartuta). Eskaneatu 69. orrialdea eta hemen jarri. Bere azpian aurreko esaldia jarri.

Egoera txarrean zegoen arren oraindik nahiko konpongarria zela ikusirik 2004. urtean Orbela Ingurugiro Heziketarako Lantaldea-k garbitze- eta lehengoratze-lanei ekin zizkion boluntarioen laguntzaz.

Maskako elurzuloa Neberondo moduan ere ezaguna zen. Elurzulotik, erdian beherakada txikia duen zirkuluzko plataforma baino ez da ikusten.

Astoaburu mendiaren I hegalan altuerazko 555 metrora dago, Mikola baserriko M-tik 350 bat metrora Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udal barrutian.

Osinaren gainean, HM-ra teilatu eta atedun eraikina zuen. Berte erabilera-aldia mendearen lehen hamarkadan amaitu zen, Mikola eta Iporla baserriek ustiatzen zutela.

argazkia
Maskako elurzuloa egon daitekeen gutxi gora-beherako gunea.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

Bizkaiko Elurtzuloak. Bizkaiko Foru Aldundia, 1994, Bilbo.
La Garrafa Gernikesa, una tradición a recuperar. Aldaba-Gernikako Aldizkaria. 9. urtea, uztaila-abuztua, 52 zbk.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.