Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Mugape-gurutzeak » Kalbarioak

XX. mendearen lehenengo herenean eraikitako Gurutze-Bide hau antzinako kofradian hasten da eta talako Ama baselizan amaitzen da. Gurutze guztietan Egotaldi bakoitzeko izena euskaraz ageri da harrian grabatuta. Egotaldi bakoitzeko zenbakiak harrian daude grabatuta eta gorriz margotuta. Ez dira gurutze guztiak ageri (VI eta IX egotaldikoak) eta batzuk jausita (IV eta XI egotaldikoak) daude lurrean. Kalbarioko hiru gurutzeak latindarrak dira eta ez dute apaingarririk. Horietako bat lurrean dago erorita. Kareharrian egindakoak dira.

Eako Gurutze-Bidearen lehenengo gurutzea
Eako Gurutze-Bidearen lehenengo gurutzea.
Kalbarioa
Kalbarioa

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.