Hiru altuerako kantoi-eraikina da. Behe-solairuan harlanduzko pareta dauka, erdi puntu adobelatuko arku-sarbidea zabaltzen da. Errenazimentuko sarbide hau oso oparoa da, armarri eta erlijino osagaiak tartekatuz. Horrela, arku-sarbide giltzarriaren gainean Errenteria leinuko erdibitutako armarria aurkitzen dugu.
Armarriaren alboetan medaloi bi daude: eskuinaldean Bazko Bildotsaren irudia erakusten da, honako berbok irakurri daitezkeelarik: ”HEC A(G)NUS DEI”, ezkerraldean zaldi gaineko Santiagoren irudia ikusten da, berbekin batera:”JACOBUS”. Etxeko beste bi solairuak guztiz berreginda aurkitzen dira.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.