San Bartolomeko ermitaren aldamenean kokatuta dago. Jatorri erreala duela adierazten duen margotutako armarri zoragarria dauka. Domarine eta Dostarriaga izenekin ezaguna da etxe hau. Lehen izena azkenengo denboratan jabea izandako Don Marianoren kontrakzioa da, eta Dostarriagakoa, Gorostiaga izenaren deformazioa da. Azken hau da oinetxe honen benetako abizena, geroago Mezetatarren eskuetara igaro zena, hortik euren loba baten eskuetara eta honek IƱigo Angulori saldu zion eta beronek Antonio Santamariari.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.