Batzarretxea Gernika-Mundakako itsasadarraren gainean bista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Jatorriz leku basotsua izan zen, Lumoko San Pedro elizateko hariztia.
Kokagune honetan XV. mendeaz geroztik Jaurerriko Batzarrak egin ziren, aditurik gehienen iritzitan, eta hura 1877ra arte bilgunea izan zen foruak desagertu arte.
Lehengo multzoaren elementu nagusiak honakook ziren: arbola historikoa, Foru Haritza, tribuna eta landaguneduna, gero lauzatu zena, zeinen itzalpean babestuta biltzen baitziren batzarkideak; eta Antiguako Andre Mari baseliza, Foru Haritzaren inguruetan zegoen eta eguraldi txarra zela eta haize zabalean bildu ezin zirenean batzarretako ahaldunak biltzen ziren lekua zena. Multzo nagusi horri bi eraikuntza osagarri gehitu zitzaizkion denboran zehar: ospitalea eta agiriak gordetzeko ganbara.
Batzarretxea 1825 eta 1833 bitartean eraiki zen Antonio Etxebarria arkitektoaren proiektuaren arabera estilo neoklaikoan,. Orokorrenik onartutako sailkapenean, gerrarteko urrezko etapan (1814-1837) sartuta dago.
Multzoa, Zin Tribunak, Foru Arbolak eta Batzarretxeak osatuta dago. 1929an zutabe toskanarren gaineko tenplete zirkularra erantsi zitzaion, 1892an hildako arbolaren enbor iharra gordetzekoa. Proiektua burutu gabe geratu zen. Izan ere, ez zen armategia eraiki, lehen gerra karlista hasi zelako.
Oin berriko eraikuntza burutu zen. Izan ere, alde batetik, administrazio-konplexutasun progresiboa zela eta, ez omen zen nahikoa Antiguako tenplua; eta, bestetik, gogo ilustratua, razionalizatzailea eta modernotzailea zen. Tribuna atari korintoar oktasiloa da, giza eskalakoa. Agriparen Pantaleoiaren erreferentzia argia da; erakunde-agintarientzako zazpi ohorezko aulki ditu.
Tribuna hori oso ondo osatuta dago: eraikin nagusiaren eskala handiagoak ez du bera deusezten, eta, are gehiago, elkarrekin elkarrizketa orekatsuan dabiltza.
Batzarretxea eraikitzeko, Etxebarriak proposamen handizale-handizalea egin zuen, aurreko programa osoa eraikin bakarrean berriro antolatzen zuena. Funtzio guztiak sartzeko eraikin angeluzuena, simetrikoa eta arrazionala proposatu zuen, hurrengo antolaeraren ondorio zena: erdialdean eliza-legebiltzarra, eta hegaletan pablioi bana, agiriteri eta armategirakoa (egingabea). Hegal horien eta eliza-legebiltzarraren artean estalitako korridoreak, patio eta arku gainekoak (bakarra egin zen, armategia eraiki ez zelako) daude, komunikazio- eta kohesio-elementu gisa. Eraikin honetarako sarbidea ez zen gaur egungoa, baizik eta kontrako aldea, Foru Arbolaren ondokoa. Sarbide hori traza neoklasikoa bikain eta harrigarriko atari distiloak babestuta dago.
Eliza-legebiltzarra eraikitzeko, Etxebarriak oin eliptikoa proposatu zuen, Silvestre Perezen esperientzetan oinarrituta, bere funtzio balioanitzerako oso egokia, hiru elementu integratzen dituena: lehendakaritza elipsearen alderik txikienetako batean; presbiterioa, lehendakaritzaren atzean (presbiterioa 1983ko berrikuntzan desagertu zen); eta maileria, bi zati dituena. Bi zati horiek honakook dira: batzarkideentzako lau erregistroko maileria eta publikoarentzako balkoitxoa. Elementu horiek Hormaetxegoitia errementariaren diseinu bikaineko forja-balaustrearen bitartez bereizirik daude.
Eliza-legebiltzarraren eta agiritegiaren arteko patio irekia 1964an estali zen Bizkaiko Jaurerriko Museo Dokumentala instalatzeko.
Horren ondorioz, Batzarretxea Euskal Herriko neoklasizismoko funtsezko burutzapenetakoa da. Izan ere, estilo berezia agertzen du, lengoaia neoklasiko garbia erabiltzen baitu; eta tipologia ona du, programa oso ondo antolatu baitzen, estatu espainiarreko neoklasizismoan oso salbuespenezkoa izandakoa. Haren funtzioak oso kontrajarriak eta esanahi sinboliko-politiko-erlijiosoak txit errotuak dira: eliza eta legebiltzarra batera.
Batzarretxea, Genika-Lumoko hirigunearen barruan dago kokatuta. 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte irekita egoten da. Ekain eta urri bitartean 19:00ak arte irekitzen dute.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.