Baster Erreka errota lehenago Sukarrietako Kanala auzoan kokatuta zegoen eta geroago auzo berean baina Gautegiz Arteagan.
Sukarrietako ibaiek ez dute ibai-errota martxan jartzeko beste ur-emaririk ez eta indarrik ere. Horregatik, seguruenez, itsas-errota izan zen.
Agirietako lehen aipamena 1766koa da, notario aurrean egindako agiriarena alegia. Orduan Sukarrietan zegoen.
1796an Gautegiz Arteagako jurisdikzioan aipatzen da, bere jabea J. Bekoetxea delarik.
Ez da errotaren errenta-eskriturarik kontserbatu, halere, Bizkaiko beste tokietan edota gertuago dagoen eta itsas-errota ugari zituen Busturian egiten zen bezalakoak izango ziren. Aipaturiko kontratuetan iraupen-epea ez zen bederatzi urte baino gehiagokoa izaten. Ordaindu beharreko errenta espeziatan edo dirutan ordain zitekeen, eta jabearen aldeko beste zerbitzu batzuk gehituta zituen. Aurrekoarekin batera, kontratatzaileek “maecha civiles y troncales” deituriko betebehar batzuk onartzen zituzten. Lehenak errentariaren kontura eta bigarrenak jabearen lepora. Lehenak ehotzeko tresneriari eta bigarrenak eraikinari berari zegozkien. Ardura horiek egon zitezkeen kateei zegozkien.
Ezin izango dugu aurkitu; edozelan ere, inguruko nagusien arabera Anbeko eta ostra-haztegiaren artean errota bat izan zela entzuna dute. Kokapenagatik errota honi legokio.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.