Kortezubin, Basondo auzoan, errepidearen ondoan kokatutako erlijio-osagaia da. Bertikalean kareharrizko harlauzan ebakitako kalbarioa da, alde batetik, lau besoekin Kristoren Gurutzea irudikatzen du eta, bestetik, lapurren gurutzeak, aurrekoa baino baxuagoak Tauz egindakoak. Gurtza-elementu honen izaeragatik eta agirietan agertzen ez direla kontuan izanik, ez dago zehazterik noizkoak diren; estiloa, berriz, herrikoia dela esan daiteke.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.