Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Eraikin kubikoa da, harlanduz eginda dago eta teilatua lau isurialdekoa da. Altura bi eta ganbara ditu eta hiru bao ardatz, eskartzano etarte txikiarekin. Goiko solairuan eta ardatz zentralean armarri bat dauka kartelan, XVI. gizaldikoa ziurrenez. Irudian animalia bi agetzen dira lagun baten aurpegiaren azpian. Gainera, inskripzio bat dauka “Refizo año de 1822”. Fatxadak erabat aldatu ziren urte horretan eta iragan militarra gogoratzen digun gezi-leiho bat baino ez zaio geratzen.

Dorretxea
Dorretxea .

Arratzuko Barrutia auzoan dago kokatuta, tontor batean, San Emeterio eta Celedonio baselizatik hur.

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.