Gautegiz Arteagako Baraiz-Ondo itsas-errota 1745eko fogerazioan aipatu egiten da. Orduan, jabeak, Pedro Aldape eta J. Bautista Urkieta ziren.
1796ko fogerazioan berriro aipatzen da eta jabea Jose Urizar Nabea da.
Litekeena da izen biak itsas-errota berarenak izatea.
Ezin izan dugu kokatu itsas-errota hau, baina paduratik 50 m-ra, Zelaieta auzoan, Baraiz deituriko baserri-etxea dago.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.