1641eko sutegi-erroldan Foruria izeneko dorretxea ageri da. 1704an Azkuenagako Dorretxe izenez erroldatuta dago eta zerrendan, jarraian, Foruria izeneko lau baserri daude.
Susmo guztien arabera Azkunagako Dorretxea Foruako Elexalde auzoko Torre baserriarekin erlaziona daiteke. Oin sakona dauka. Aurrealde nagusiak XVII. mendeko ezaugarria den egurrezko eta adreiluzko egitura erakusten du. Ez du ataririk eta gaur egun bertarako sarrera ateburudun bi atetik egiten da. Atzeko ormako gezilehioetan oinarrituta eta ezker orman kokatutako sarrerako ate baten gainean dagoen gezilehio bat dela-eta funtzio defentsiboa zuen baserri bifamiliar oso erreformatuaren aurrean gaudela esan genezake.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.