Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Herri-arkitektura» Baserri-etxeak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta dago. Auzo horretarako baserri historikoetakoa da.

1285eko aipua, Bermeoko hiribilduaren agiria berretsi zenekoa da. Bermeoren jurisdikzioko mugak ezartzean, honela esaten da: "Por do taja la agua de Lamiaran adentro, é por el somo de la sierra que es sobre la caseria de los fijos de don Sancho de Galdacano, é por esa senda que recuda por sobre Achonaraen al rio que ba por entre Nafarrola, é Zuloeta, é por ese rio arriba que recuda en destajo al somo de la sierra, é por el cuesto de esa sierra por sobre Morteruza, é por Ordoña que recuda a Burgos (sic), é de Burgoa fasta Bermejo, con montes, é fontes, é con entradas, é exidas (...)".

Atsoarene baserri-etxea
Atsoarene baserri-etxea (Bermeo).

Muga baserri ondoan egonik, mugarriketak egitean, behin eta berriro aipatuko da baserri hau agirietan. Horrela gertatzen da 1578an, 1629an, etab.

Etxebizitza biko baserri-etxe hau arkitektura aldetik ez da oso nabarmena, nahiz eta bere fatxadako eskuineko aldean armarria erakusten duen. Honela deskribatzen du A. Zabalak: "dos bandas engoladas en dragantes (...); en medio, entre las dos bandas, media luna, y en jefe, árbol con lobo atravesado"

Armarria
Armarria.

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.