Gernika-Lumotik Gautegiz Arteagara doan errpidearen aldamenean, Zelaieta auzoan, kokatutako dago. XVIII. mendean eraikitakoa bada ere, urteetan zehar behin eta berriro jasandako eraberritzeek jatorrizko irudia asko eraldatu dute. Eraikinaren elementurik garrantzitsuenak ondokoak dira: puntu erdiko sarrera zabala (kanpotik ezin ikus daiteke), ezaugarri berdineko bi leiho eta lehioburu irregularra duen beste leiho bat. Leihook eraikinaren atzealdean ikus daitezke eta errenazimentukoak dira.
Jabego pribatuko eraikina denez ezin sar daiteke barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.