Dorretxe hau Andra Mari kalea 22an dago. Bakarrik oinplanoa eta beheko solairuko sarrera eskoratua kontserbatzen dira.
Landatxuko Etxea izenarekin ezaguna da Bermeon. Talako Andra Mari elizaren jabetzakoa izan zen. 1828an saldu egin zen, Goiko plazako Santa Maria eliza berria eraikitzeko dirua behar zela-eta. 1796ko fogerazioan, Andra Mari kalean ageri da. 1808ko agiriak agertzen duen legez, gerra napoleonikoaren garaian, herriko ospitalearen funtzioa bete zuen etxe honek, berezkoa, soldadu frantsesek baitzeukaten hartuta.
Gaur egun, Berhuala, alde zaharra birsortzearen ardura duen erakunde publiko bermeotarraren bulegoa dago bertan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.