Mendatako Albiz auzoan dago kokatuta. Auzoaren izenak hor bertan zegoen lubakiz inguratutako dorretxean du jatorria.
Albiztarren oinetxea XIII. mendearen amaieran sor zitekeen.
Iturrizak dioanaren arabera, aldi batean guztiz erausita egon zen; XX. mendean Javier Ibarrak egiaztatu ahal izan du bandoen arteko guden aldian egon bazegoela; nahiz eta zati gehiagotxo izan. Gaur egun, zati bat behinik behin, aurri egoeran dago, eta beheko aldea baino ez da geratzen.
Eraikin kubikoa da, halanduzko onean egina eta harlanduzko hegal eta baoduna. Fatxadak 13 metro zabal dira eta 12 bat metro garai; hormak, berriz, metro bateko zabalerakoak dira. Bi isurialdeko teilatua zuen, gaur egun desagertuta, baina hormetan itxi duen aztarnetan oinarrituta ekar diezagukena gogora. Teilatu horrek, altuera txikiak eta beste zenbait xehetasunek erakusten digute etxearen goialdea deuseztu egn dutela.
Dorretxearen sortaldeko fatxada estalita dago eta fatxada honen goialdean gezileiho txikia antzeman daiteke. Goialdean, punta zorrotza dago, patina izango zuena, eta azpian, beheko solairuan, beste arku-atea, hegoaldera begira.
Hegoaldeko fatxada horrek, oinplanoan arku-sarrera izateaz gainera, beste arku-atea dauka goiko solairuan, beste patin bat izango zuena.
Dorretxe honen goiko aldea, beste asko eta askorena legez, erausi egin zuten; hasiera batean piramide itxurako estalkia izan zuen seguruenik, jabaloi batzuen bidez sendotuta. Jabaloiak, aldi berean, gaur egun fatxadaren batean oraindino ikusten diren harburuetan egongo ziren bermatuta. Gaur egungo dorretxearen gainerako hondarrak aldi gotiko eta errenazentistikoak dira.
Dorretxea, Albizko leinuarekin lotutako dago. Gaur egun, Juan Manuel Comyn Allendesalazar Jauna, Albizko bigarren kontea, da bere jabea; hain zuzen ere, Jesusa Allendesalazar Muñoz de Salazar Anderearen, Albizko lehenengo kontesa, semea izateagatik, Alfontso XII.ak 1905ean horrela emanda utzi zuenaren arabera. Juan Manuel Jauna dorretxea eraikitzen ari zen heriotza etorri zitzaion arte.
Arestiko kontesak eraiki zuen mende hasieran Dorretxearen aldamenean jauregia, udaldia bertan emateko.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke barrura.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.