Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkeologia

Foruko Erromatar-Herrixka

Foruko Erromatar-Herrixkako gune nagusiak, Elexalde mendiskaren gainekoak, Klaudio eta Neron enperadoreen (K.o. 41-68) erregealdietako lehenengo okupazio-zantzuak agertzen ditu. Arkeologi azterketaren bitartez dokumentatu ahal izan da hegoaldeko hegian zeharkako eraikuntza bakartuek osaturiko 15 bat hektareako herrixka egon izana (%40 kontserbatzen da, 6 hektarea), aurretik zehaztutako hirigintza-planoari jarraiki gabe hesi edo hormak mugatuta dagoena.

Argazkia
Foruako Erromatar-Herrixkaren ikuspegi orokorra. Argazkiaren, atzealdean, Foruako San Martin eleiza ikus daiteke, eta bere azpian Erromatar-Herrixka.

Foruko aztarnategia Bizkaiko erromatar monumentu nagusia da, bai bere hedadudari bai bere artapen-maila onari begira. 1966an aurkitu zen, latinezko bi epigrafe bikain Elexaldeko hegiaren zorupean aurkitzeak eman zituen zantzuetatik abiatuta: San Gregorioren hilobi-oroigarria eta San Martinen aldare-harria. Bi epigrafeok EreĀ¤oko marmol gorrian eginda daude.

Forua, lehenik, erromatar aldian Bizkaiko itsasoko kostan une garrantzitsuak zituzten portu txikietan ohikoa zenetako portus-a da: Irun (Oiasso), Donostia, Zarautz, Lekeitio eta Castro Urdiales (Portus Amanum -Flaviobriga-). Enklabe honen itsasozaletasuna agerian da: Urdaibaiko itsasadarraren ezkerreko ertzaren gainean dago, itsasadarrak Kortezubi eta Forua udalerrien artean egiten zuen antzinako meandro zabalean zehazki. Portu honetan salerosketan aritzen ziren Bizkaiko itsasoko eta Akitaniako kostetako guneekin. Portu honetan zehar Forura produktuak esportatu ziren, hala nola, tokiko burdina, manufakturen edo barren forman eta nekazaritza eta abeltzaintzako soberakinak, arku Atlantikoko gune aktiboetatik etorritako beste batzuk inportatzeko.

Era berean, Forua terminoak, latinezko forum-etik (herri plaza, merkatua) datorrenak, herrixka honek inguruko herrientzako merkataritza- eta administrazio-eremuko topagune bezala izan zuen zeregina agerian uzten du. Urdaibaiko arroko antolakuntza politikoan garrantzirik handiena zuen gunea zen.

Flaviotarren garaitik (K.o. 69-96), herrixkako jarduera areagotu zen, Kristo ondorengo II. mendea izan zuen goren unea. Hura Kristo ondorengo IV. mendearen bigarren erdialdera arte egon zen. Harrezkero, Elexalde hegia abandonatu zen, Penintsulako iparraldeak Kristo ondorengo IV. mendearen bigarren erdialdean eta V. mendean bizi izan zuen egonkortasunik ezagatik. Bertako biztanleek alde babestuagoetara alde egin behar izan zuten. Ildo horretatik, egiaztatu dugu ezen Forua Haitzeko leizezulo hurbil egun desagertua okupatu zutela Kristo ondorengo V. mendean zehar.

ArgazkiaArgazkia
Foruako Erromatar-Herrixkaren ikuspegi desberdinak. Goikoak, hegiaren gainaldean egindako indusketei dagokie. Behekoak, hegiaren behealdean egindakoei.

Orain arte aztertu diren Foruko Erromatar-Herrixkako zazpi eraikinak aztertuta baieztatu ahal dugunez, herrixkako ekonomi jarduerek nekazaritza eta abeltzaintzako herrixkako ohiko erabilerak merkataritzarekin eta metalurgiaren ustiapenarekin txandakatu zituzten.

ArgazkiaArgazkia

Gogoraturiko eraikin artean hainbat egitura-mota daude, burdina galdatzeko eta lurra lantzeko gela txikitik -etxola baino handitxoagoa- (2. egitura) erdiko patio handiaren inguruko gelek osatutako bi etxe handi partzialki hondeatutarainokoak (3. eta 7. egitura). Gainera, eraikinak berriro erabili eta aldarazi dira zenbait une historikotan. Sekuentzia kronologiko zabal eta errepikatuan ikertutakoaren arabera, Erromatarren Bizkaiko jarduketaren azterketaren eredu nagusi gisa balio du alde honek.

ArgazkiaArgazkia
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, Foruko Erromatar-Herrixkaren azterketaren eta balioztapenaren sustatzailea baita, tokiko museoa sortzen ari da, aztarnategia hondeatzeko prozesuan lorturiko emaitzak erakutsi eta hedatzekoa. Horretarako, edonork iritsi ahal dituen informazio-mahaiak jartzen ari da hondeaturiko erromatar egituren oinetan. Mahaiotan zehaztuta daude aztarnategiaren ezaugarriak eta hondeaturiko esparruen berezitasunak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.