Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Picasso-Gernika. 70. urteurrena.

azala

AA.EE.
Azala eta orriak couché paperean - 423 orr.
Argazkiak eta marrazkiak zuribeltzez
Testuak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez
Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Udala. Gernika-Lumo, 2007
Prezioa: 35,00 €. Salmenta-puntuak: Gernikako Bakearen Museoa

Aurton, Alemaniako ejerzitoaren hegazkinek Gernika bonbardeatu zuteneko 70 urte betetzen dira. Gertaera tamalgarri horrek sortu zuen samina eta triskantza gogoratzeko ekimen desberdinak ari dira aurrera eramaten. Hoietako bat Picasso-Gernika 70. urteurrena deituriko erakusketa da. Prestakuntzarako diseinuen hautaketa garrantzitsuaren bitartez, erakusketak margo handiaren sorkuntza-prozesuaren bilakaera erakutsi nahi du. Picasso lan horretan aritu zen 1937ko maiatzaren 1etik ekainaren 4ra. Guernica lanaren genesiak 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa izan zuen erreferentzi gisa. Erakusketan oinarriturik Gernikako Bakearen museoak erakusgarri dauden lanen katalogoa argitaratu du. Halere, ez du soilik hori lantzen. Liburuaren lehen erdian, autore desberdinen laguntzarekin, zein testuinguru historikoan mugitzen garen eta zein testuinguru artistiko eta historikoan mugitu zen Picasso azaltzen da laburki. Beraz, Picassoren Guernica margolana hobeto ulertzen lagunduko digu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.