La música en la iglesia de Santa María de Gernika
Fernando Abaunza Martínez
Azala couché paperean eta orriak paperean- 262 orr.
Argazkiak zuribeltzez
Soilik gaztelaniaz
Erroteta. www.erroteta.com. Gernika-Lumo, 2007
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak
1989 eta 2002 urteen artean Andra Mari Koralaren zuzendaria izandakoak idatzitako lan hau musika koraleko partitura ugari ez galtzeko asmoarekin jaio da. Ondo bereiztutako atal bi ditu. Lehenengoan, Andra Mari parrokiko organista desberdinen eta parrokia horretako organoaren inguruan informazioa apur bat ematen da. Gainera, Koral horretako zuzendaria izan zen bitartean bildutako partituren artxibategien katalogoa egin du. Hasierako alde honekin amaitzeko iraganeko mendeko 50. hamarkadan sortu eta Udalerri honetako lehendabiziko korala izandako Santa Cecilia Koralaren historia laburra ikus daiteke. Bigarren atalean, berriz, koralerako 32 musika-lanen partiturak biltzen dira. Beraz, lan honekin pozik sentituko dira musika korala zein tokiko historia gustoko dutenak.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.