Azterketa sozialerako lau mailak
J. Agustin Ozamiz
Azala eta orriak paperean – 108 orr.
Testua euskaraz
Fundación UZTAI Fundazioa. www.uztaifundazioa.org. Bilbao 2018
Prezioa: 14,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak
Gizarte-azterketan adierazgarri ekonomikoei begiratzen zaie, batez ere. Kapital soziala, azkeneko hamarkadetan hasi da kontuan edukitzen. Baina beste moduko ikusmirak ere izaten dira gizartearen azterketetan. Soziologian lau eskola edo joera nagusi bereiz daitezke. Lan honetan, praktikan eta ikerketan landutako paradigma bat aurkezten da. Paradigma honek lau eskola hauen lokarria erakusten du, eta erabilgarria izan daiteke gizarte-kopuru baten proiektuak garatzeko. Horrela saiatzen ari dira Urdaibain. Liburu honen sarreran, Urdaibairako egiten ari diren proiektua zertan datzan azaltzen du. Zehaztasunez esateko, Urdaibairen Sozio-ekonomia Sustapenerako Plangintza egiteko, prozesu bat garatzen ari dira. Ondorioetan ere Urdaibai agertzen zaigu, lau maila edo ikusmira horiek kontuan hartuta, Urdaibain martxan jartzeko zenbait ildo estrategiko zehazten baitira.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.