Busturiko Irrintzi Alai Dantza Taldea, 50 urte (1968-2018).
Busturiko Irrintzi Alai Dantza-Taldea
Azala solaparekin eta orriak paperean- 111 orr.
Argazkiak zuri-beltzez eta kolorez
Testua euskaraz
Busturiko Irrintzi Alai. Bilbo, 2018
Prezioa: 12,00 €. Salmenta-puntuak: Busturiko Udaletxea eta liburutegia
Liburu honen 112 orrietan Irrintzi Alai Dantza-Taldearen 50 urteetan parte hartzaileek izandako bizipen ugarietako zenbait jaso dira. Urte luze baten ostean, kolektiboak liburu hau argitaratu du. 12 kapitulutan antolatuta eta argazki ugariz hornituta dago. Busturia dantzatzen duen herria zergatik den ulertzeko oinarrizko datuak jaso dira bere orrialdeetan. Irrintzi Alai 1968an sortu zen, Busturialdean dantza tradizionala erabateko eferbeszentzian zegoen garaian alegia, diktadura garaian dantza-taldea aurrera eramatea zaila bazen ere. Hasierako deialdietara agertutako Busturitarrak, Busturia osatzen duten bost auzoetan izandako parte hartze aktiboa eta ikasten joandako dantzak zein ziren jaso dira argitalpenean. Irrintzi Alain izandako pertsonen izenak eta abizenak agertzen dira, arropak egiten zituztenena zein dantzariekin batera zihoazen musikarienak ere. Baina hemen guztia biltzea ezinezkoa izan dutenez, webgunea ere antolatu dute eta bertan egongo dira argazkiak, bideoak eta bestelako agiriak: www.irrintzialaibusturia.eus.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.