Busturia 1937-1977. Represión y resistencia de un pueblo.
Maribel Egizabal eta Unai Serrano
Azala solaparekin eta orriak paperean- 618 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua gaztelaniaz
Laia Kultur Elkartea eta Ahaztuak 1937-1977. Bilbo, 2018
Prezioa: 18,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak
Ekaitz Goienetxea Cereceda Bermeoko bizilagunak Igartza Saria jaso zuen 2016an, Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektuagatik. Proiektu hori, orain, Zaldi mamarroa eleberria bihurtu du. Sarietara aurkeztutako lana eta eleberri hau oso antzekoak dira. Aurkeztutako eleberria abiapuntua baino ez zen. Geroago hasi zen zenbait elkarrizketa egiten, eta hortik material berria eduki zuen esku artean. Gerora, hori guztia batu eta forma eman behar izan zion liburuari. Fikziozko eleberri honetan XX. mendeko 80ko hamarkadan heroinak herri batean edo herri horretako pertsona batzuengan izan zuen eragina kontatzen du. Hala ere, gaur egungo ikuspegitik kontatzen da istorioa. Liburuko pertsonaiei sasoi hartako oroitzapenak datozkie burura edota iritziak elkarbanatzen dituzte. Ikuspegi ezberdinak jorratzen dira, gainera. Kapitulu bakoitzak pertsonai nagusi bat dauka, baina, era berean, hari nagusia ere badauka; pertsonaietako bat: Izaro. Bere gurasoak heroinazaleak izan ziren; eleberrian 23 urte dauzka. Orduan, liburuan agertzen diren gainontzeko pertsonaiei sasoi hartako oroitzapenak etortzen zaizkie burura Izaro ikusterakoan. Lan hau idazteko orduan, egileak ez ditu datu erreal larregi esku artean eduki. Egia da liburua idazteko materiala izateko sei lagunekin batu zela, adin eta ikuspegi ezberdinetako herritarrekin. Ondoren, inguruko jendea ere hurbildu zitzaion eta horri esker informazioa jasotzeko aukera izan du. Baina liburua ez da ez dokumentala ez eta alderatutako datuekin egindakoa. Baina bai bada orduko errealitatea kontatzen duen liburua, bizipenak, oroitzapenak, sentsazioak… kontatzen dira. Fikziora eroandako errealitatea da liburuaren abiapuntua. Itsasoak ere badauka lekua liburuan. Izan ere, heroinak hondamendia ekarri zuen Euskal herriko herri askotara. Bermeok, berriz, berezitasun bat dauka, eta itsasoa da. Sasoi hartan, arrantzontzietan izan ezik, zaila zen lana aurkitzea. Orduan, herri honetan, orduko gazteek dirua zeukaten, beste herri batzuetan normala ez zena. Eta horrek eragin handia izan zuen. Itsasotik dirua asko etorri zen, eta diruak erraztasuna ematen zuen drogak lortzeko. Liburua beraz garai zail horiek hobeto ulertzeko balio du.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.