Gaztelugatxeko San Juan-en historia, tradizioak eta sekretuak
Anton Erkoreka
Azala solaparekin eta orriak couché paperean- 410 orr.
Argazkiak kolorez eta zuri-beltzez
Testua gaztelaniaz
Doniene Bilduma. Bermeo, 2018
Prezioa: 22,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak
Anton Erkorekak bere Bermeo maitagarriaren historia, tradizioak eta sekretuak ikertzen eta zabaltzen urteak daramatza. Gaztelugatxeko San Juan-en gaineko informazio fidagarria biltzeko eta liburu-formatuan publikatzeko bi arrazoi izan ditu. Lehena, bere jaiotzatik oso lotuta dagoen gunearen iraganaren jakinmin historikoa. Bigarrena, Euskal Herriko kostaldeko bazter ezkutu honek, mendeetan zehar, zergatik erakarri dituen milaka eta milaka pertsona -batzuei arima lasaitu zaie eta esperientzia espirituala izan dute eta, beste batzuk, berriz, parekorik gabeko esperientzia estetikoa, paisajistikoa edo mediatikoa izan dute-. Lehen pertsonan idatzitako liburu honek ez du santutegi baten eta bere inguruaren historia hotza eta akademikoa jasotzen bakarrik, irla txiki honekin lotutako oro hobe ezagutzeko munduan zehar bidaiatzeko aukera emango digu. Lan hau, inolako zalantzarik gabe, Gaztelugatxeko San Juan-i buruz dagoen osotuena eta dokumentatuena da. Eta gainera, oso erraz irakurtzen da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.