Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Biografia

Umezurtzen aberria.

azala

Julen Kaltzada
Solapadun azala eta orriak paperean – 207 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testuak euskaraz
Txalaparta argitaletxea. Tafalla, 2017
Prezioa: 17,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Julen Kaltzada Ugalde Busturiko San Bartolome Etxebarriatze baserrian jaio zen 1935ean. Edorta Jimenezek editaturiko bere lan autobiografiko honetan kontatzen duenez bere aita, Doroteo Kaltzada, 1937ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten frankistek Derioko kanposantuan. Bi urte zituen Julenek aita erail ziotenean, eta hala hazi zen, aitaren aldetik umezurtz eta debekatuta zegoen aberri batean; bi zentzuetan umezurtz. Bada, aberri debekatuaren aldeko jardunagatik da ezaguna busturiarra: militante antifrankista eta euskaltzale gisa. Ororen gainetik, ekintzailea. Egindakoen eta bizitakoen zerrenda luzea du Kaltzadak. Autobiografia honetan Julenek desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera… Hitzaurrean, kartzelan kide izan zituen Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: <>. Kaltzadaren autobiografia norbanako baten gorabeherak biltzen dituen kontakizuna baino gehiago da. Euskal Herriko azken urteetako historiaren protagonista eta lekuko gisa, euskal historiografia osatzeko pieza ere bada.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.