Oscar Elgezabal. Bizipenak eta pasadizuak.
Pedro Mari Goikoetxea
Solapadun azala eta orriak paperean – 151 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testuak euskaraz
Labayru Fundazioa, Arruti Subestaciones eta Muxikako Udala. Bilbao, 2017
Prezioa: 13,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak
Herri guztietan badaude hainbat pertsona, arrazoi desberdinak direla medio, oso arrasto sakona uzten dutenak. Muxikarren artean, horietako bat, Oscar Elgezabal dugu. 1928an jaio zen. Gurasoen garaitik hasita, hainbat kontu dakartza: aita Guatemalan lanean egon zenekoa: elkar ezagutu eta ezkontzea: aitak Urretxindorra bertsolariarekin izan zuen hartuemana: Oscarren jaiotza: umezaroa Muxikako Okako auzoan: gerratea eta Gernikako bonbardaketa. Liburuaren alderdi trinkoena, ostera, txirrindularitzari eskainita dago. Batez ere biografiatuaren berarena, baina baita hurretik ezagutu zituen orduko beste txirrindulari lagun eta ezagun askorena: Jesus Loroño, Anton Barrutia, Bahamontes, Coppi… Baina baditu beste alderdi batzuk ere; kasurako, enpresa-gizon arduretan izandako ibilbide gogorra, kirol-munduaz orohar izandako hartueman estua, eta zahar egin ahala, herriko zaharren alde egindako ahaleginak. Liburu honen ekarpenik handienetako bat da argazki eta material grafiko ugaria: gutunak, paperak, egunkari-txatalak eta abar.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.