Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Pelotaris profesionales del Gernika Jai Alai

azala

Gonzalo Beaskoetxea Aberasturi
Azala eta orriak couché paperean – 143 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testuak gaztelaniaz
Euskal Jai Alai Asociación. Gernika-Lumo, 2015
Prezioa: 18,00 €. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Turismo-Bulegoa

Jai Alai frontoiaren 45. urteurrenean, 2008an, argitaratu zen lehen liburua, frontoiaren historia eta bere euzaugarri arkitektonikoak biltzen zituena. Hori idazteko Lilia Maure arkitekto ezagunaren laguntza izan zuten. Frontoiaren balio arkitektonikoa agerian uzten zuen liburu hark. Hala ere, liburu horrek bigarren zatia ere eskatzen zuen; hain zuzen, frontoi honek emandako semeen historia batuko zukeena. Pilotari profesional horiek Jai Alai, zesta-punta eta Gernika-Lumoren izena zabaldu dute munduan, eta hori guztiori liburu batean biltzea zen asmoa. Lan hori egiteak, azkenean, denbora luzea eskatu du, hainbat datu falta izan dituztelako. Gauzak ondo egin gura izan dute, dokumentazioa eta datu-bilketen egokia egin nahi izan dute eta horregatik atzeratu da liburuaren publikazioa. Liburu honetan, Gernika-Lumoko Euskal Jai Alai frontoitik atera diren pilotari profesionalen biografia batzen da. Egileari ezinezkoa izan zaio den-denak biltzea, baina gehienak (300 bat) liburuan daude; izan ere, frontoi horretatik pasatutako bost belaunaldiak landu dira. Puntista horiek nondik nora ibili diren ere batzen du, eta pilotari guzti horiek egindako lanaren aitorpena ere bada. Balio hezigarria ere badauka liburuak, zesta-punta gure kulturaren parte baita, eta hori presente izatea garrantzitsua da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.