Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Artea

Nestor Basterretxearen eskutik Bermeo bisitatu

azala


Dena couché paperean.
Marrazkiak eta argazkiak kolorez
Gaztelaniaz eta euskaraz
Bermeoko Turismo-Bulegoa
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Bermeoko Turismo-Bulegoa

Edozein herri bisitatzeko arrazoi desberdinak egon daitezke. Eskuorri honen bitartez modu bitxi bat aurkeztu nahi da. Bermeoko Udalerrian Nestor Basterretxea artista bermeotarraren hainbat eskultura ikus daitezke. Artista honen artelan gehien hartzen dituen herria da. Obrak egiteko metalak eta harriak erabili zituen. Eskultura horiek aitzakiatzat hartuta ibilbidea antolatu dute. Zazpi puntuz osatutako ibilbidea da, honela banatuta: Abiapuntua, Euskal Kosmogonia Saila, Lameran; 2.a, Hilarriak, Frantziskotarren Klaustroan; 3.a, Ilargi Amandrearen Mamuak Frantziskotarren klaustroaren kanpoko horman; 4.a, Olatua, portuan; 5.a, Tala, Talan; 6.a, Gudariei Omenaldia, Matxitxakoko lurmuturrean eta 7.a, Lurdeia, Sollubeko maldetan. Udalerria, natura eta artista, edota norberak nahi duen ordenean jarrita, uztartuz, ingurua ezagutzeko oso modu, benetan, interesgarria. Sortu zaizkigun sentsazioak ahaztezinak izango dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.