BRUJAS DEL VIENTO
Oskar Benegas Dañobeitia
Azala couchéan eta orriak paperean - 273 orr.
Formatu digitalean ere.
Testua gaztelaniaz
Bubook Publishing S.L. Bilbo, 2012
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Liburudendak
Hiru liburuz osatutako bilduma txiki baten lehen alea da. Busturialdean oso ezaguna den kondairan, Jaun Zuriaren kondairan, oinarrituta dago. IX. mendearen hasieran girotuta dago. Hannac Mac-Alpin, Eskoziako Koroako printzesa oinordekoa, pertsonai nagusia da. Oso umea delarik, bere osabaren exerzitoak bere gurasoak eta neba-arrebak nola hiltzen dituen lekuko izango da. Bere aitaren aldeko zenbait gizonek salbu jarriko dute eta drakkar batean-La bruja del viento (haizearen sorginak)- oso urruti dauden lurretara eraman eta bertako hondartza batean utziko dute. Printzesa txikiak Kantaurikoaren itsasertzeko arrantza-herri txiki horretako biztanleekin ondo moldatuko da, euren ohituak, hizkuntza, mitoak eta beldurrak barneratuz. Bere patua okertu egingo da, eskualdeko jauntxoarekin, Asturias eta Leoneko errege baten familiakoa den Gaztelako dirudun batekin ezkondu beharko duelako; horrek, inguru horretatik atera eta Gaztelako lautadara eramango du. Liburu honek hasiera-hasieratik harrapatuko zaitu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.