Bermeo landa-bideetatik barrena
Mapa zabalgarria
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila. Bilbo, 2010
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Dohan. Turismo-Bulegoa, Arene polikiroldegia, liburutegia, Kultur Etxea eta Berh@z
Udalerrian dauden bederatzi landa-auzoetako landa-bideak biltzen ditu plano honek. Bermeoko Ingurumen Sailaren ekimena ibilbide ekologikoak berreskuratzeko plangintzaren baitan kokatzen da. Iaz hasi zen, egoera txarrean zeuden bidexkak garbituz eta egokituz. Bidezidorrak aintzat hartzeko ekimen honekin gaur egun erabiltzen ez diren baina baserritarren eguneroko jardueraren baitan kokatzen zen ondare handi hau ahanzturatik atera eta aisialdirako berreskuratzeko helburua du. Foiletoak, gainera, udalerriko auzo desberdinak lotzen dituen eta erraz egiten diren hiru ibilbide proposatzen ditu. Era berean, GR ibilbideak, hots, Bizkaiko Itzulia eta Urdaibaiko Itzulia bilduta daude. Gainera, Bermeoko Udalerriko auzo desberdinen irudiak eta historia aipatzen dira fitxa moduan antolatuta.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.