Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Ondare-gidaliburua

Kortezubi. Natura eta gizakia.

azala

Cepeda, Xarles eta beste batzuk
Azala eta orriak couché paperean- 142 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Kortezubiko Udala. Bilbo, 2009
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Ez dago salgai. Eskuratzeko Kortezubiko udaletxera jo.

Kortezubik ondare paisajistiko, ekologiko eta kultural paregabekoak ditu oraindik orain, Urdaibaiko Biosfera Erreserban paregabekoak. Gure arbasoek historiaurreko sasoietan etxetzat eta bizilekutzat hartu zuten, batez ere, baliabide ugari zituelako eta bertako barrunbe ugariek erosotasun handia ematen ziotelako. Orain dela ez urte asko, Kortezubiko ibarrak Bizkai aurreindustrialeko garautegiak izan ziren, eta artoak estuarioaren barnealdeko alubioi-lautada zabalak estaltzen zituen. Gaur egun, ibarrotaraino ura heltzen da, itsasoak bultzatzen duen ura, eta atseden barik bisitatzen ditu bazterrak. Oraindik orain, badauka ondare ekologiko ikusgarria, eta ondare hori paisajearen arkitektoa eta kulturaren eraikitzailea den gizakiak utzitako arrastoaren eta naturaren berezko indarraren artean ezin hobeto uztartzen du. Esku artean daukazun liburu hau legadu ikaragarri horretara hurbiltzeko bide bat baino ez da, bizilagunek paisajearekin eta bertako baliabideekin daukaten hartu-emanean izandako bizipenen eta gorabeheren bitartez eginiko ibilbide bat. Bidaia hori orainaldira etortzeko saiakera da, gaur egungo paisajearekin bat egiteko, horixe delako gaur egun Kortezubin bizi direnen izaeraren isla. Gaur egungo kortezubitarrak dira-eta aurreko belaunaldiek eginiko beharraren oinordekoak eta etorriko direnen hazia.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK:

  • Muxika. Baso, ibai eta auzo. (2002)
  • Busturia. Gezatik gazira. (2004)
  • Ajangiz. Eskuz landua. (2005)
  • Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. (2005)
  • Elantxobe. Itsasoaren besarkada. (2008)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.