Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Besteak

Kantau edo Errezau. Eako Abendua.

azala

Eako Udala
Azala eta orriak couché paperean- 103 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
Eako Udala. Bilbo, 2008
Prezioa: 5,00 €. Salmenta-puntuak: Eako Udaletxean.

Lan honetan Ean abenduaren 15etik 24ra bitartean urtero egiten den tradizioaren, Abendua esaten diotenaren berri eman gura dute. Oso sustraituta dago ohitura hau herri honetan. Labur esanda, Abendua bederatziurrena da, neska-mutil talde batek bederatzi egunez kantuan ibiltzea, Jesus jaio dela iragarri eta ospatzeko. Ale hau argitaratzean, Eako Udalak tradizio garrantzitsu hori jaso gura izan du, herriaren historian, kulturan eta folklorean balio handikoa delako. Eta jaso gura izan du, lehenengo eta behin gordetzeko, ez galtzeko, beste belaunaldi batzuk aurrera eraman dezaten. Argitalpen honen atal baten, Ean nola egin izan den eta nola egiten den deskribatzen da. Jatorriaz dauden datuak eta hipotesiak ematen dira. Beste atal batean, Abendua osatzen dituzten kanten letra-doinuak bildu dira.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK:

  • Muxika. Baso, ibai eta auzo. (2002)
  • Busturia. Gezatik gazira. (2004)
  • Ajangiz. Eskuz landua. (2005)
  • Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. (2005)
  • Arratzu. Ugaritasunaren harana. (2006)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.