Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

GENIKA. EL BOMBARDEO.

azala

Imanol Villa
Azala kartoian eta orriak couché paperean - 194 orr.
Argazkiak zuribeltzez eta kolorez
Gaztelaniaz
Idem 4 SL eta Expressive SL. www.idem4.com. Bilbo, 2008
Prezioa: 29,90 €. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa, Bakearen Museoa eta liburudendak

Lan honetan zer aurkituko dugun jakiteko autoreak berak liburuan idatzitako laburpen osoa sartu dugu, guk geuk euskaratuta. “Ez zen herritarren aurka egindako lehendabiziko bonbardaketa aereoa, ezta Guda Zibileko lehena ere, ez eta biktima gehien –horietariko bakoitza polita eta ordezkagaitza- sortu zuena ere. Gudako beste krimen bat izan zen. Halere, Pablo Picassoren lana baino lehenago, nazioartean eragin handia izan zuen. Horren oihartzunak, oraindik ere, gure kontzientzia astintzen jarraitzen du. Baina zer gertatu zen benetan 1937ko apirilaren 26an? Zergatik gertatu zen horrela? Nola gertatu zen? XX. mendeko mito horren jatorrian zer dago? Liburu honekin batera doan pelikula dokumentala egiteko ikerketa handia egin zen. Bizirik ateratakoen testigantzak bildu, historian eta mundu militarrean adituak direnak elkarrizketatu, eta dokumentuak aztertu egin ziren; artxibategi fotografiko eta filmikoak bilatu eta behatutakoan irudi birtualak prestatu ziren. Lan honek gertaeren ikuspuntu berria dakar, tokiko, nazio eta nazioarteko testuinguruan kokatuta.” Behin eta berriro landu den gaiari, Gernikako Bonbardaketari, heltzen dio, baina beste ikuspuntu berri batetik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.