Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Natur-gidaliburua

LANDARE ARROTZ INBADITZAILEAK URDAIBAI BIOSFERA-ERRESERBAN

azala

Xarles Cepeda
Azala eta orriak couché paperean- 38 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Bilbo, 2008
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Ez da salgai. Eskuratzeko udaletxeetan eta Gernika-Lumoko Udetxea Jauregian

Minigida honen hasieran landare arrotz inbaditzaileen jatorria eta ezaugarriak aurkituko ditugu. Ondoren, Urdaibaiko egoeraren diagnostikoa egiten du. Horrela, 1997an, EAEn, egindako ikerketa baten arabera 236 espezie exotiko detektatu ziren, hoietatik 67 komunitate naturaletan zein erdi naturaletan finkatuta zeuden, eta 21 espezie arriskutsutzat hartzen dira landaredi naturala kontserbatzeko. Urdaibain hoietako gehienak daude. Hoiek identifikatzen eta kontrolatzen jakitea ezinbestekoa da gehiago heda ez daitezen. Minigida honetan 12 espezieren berri ematen da testu labur eta argazkiekin, eta Urdaibaiko Galtzagorriak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak landareok kontrolatze aldera aurrera eramandako ekimenak ere badaude. Bere azkenaurreko atalean gogoratu nahi du espezie exotiko inbaditzaile gehienak lorazaintzatik datozenez oso garrantzitsua dela prebenitzea eta kanpoko landareen erabilpenari alternatibak eskaintzea.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.