GERNIKA JAI ALAI. ARQUITECTURA E HISTORIA.
Lilia Maure Rubio eta Gonzalo Beaskoetxea
Azala eta orriak couché paperean- 140 orr.
Argazkiak kolorez eta zuribeltzez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Nueva Europa, S. L. Bilbo, 2008
Prezioa: 30,00 €. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Endika Taberna.
1963ko ekainaren 29an inauguratu zuten Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekua. 45 urte bete ditu, hortaz, orain gutxi berritu duten frontoiak. Urteurren honen harira, kirol eta kultur eskaintza zabala egon da egunotan pilotalekuan bertan. Horietako bat, Lilia Maurek eta Gonzalo Beaskoetxeak idatzitako liburuaren aurkezpena izan zen. Argitalpen honetan, Secundino Zuazo Ugalde arkitekto bilbotarrak eraikitako frontoiak ikuspegi arkitektonikotik duen garrantziaz idazten du Lilia Maure Arkitekturan Doktorea denak. Bestalde, frontoi honen 45 urteko historian zehar bertatik igarotako kiolari, zestagile, zuzendari..., hots, pertsona batzuren berri ematearekin batera euren bizipen batzuk ere kontatzen dizkigu Gonzalo Beaskoetxeak. Azken hau ez da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiaren geroaz ahazten, etorkizunean frontoiak izango duen kudeaketaz aritzen baita. Beraz, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak mende erdi honetan izandako gorabeherak gogoratzeko argitalpen egokia duzue berau.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.