EL TESORO DE LA ISLA DE IZARO
Pablo Zapata Lerma
Azala kartoian eta orriak paperean- 203 orr.
Marrazkiak zuribeltzez
Gaztelaniaz bakarrik
Luis Vives Argitaletxea. Zaragoza, 2006
Prezioa: 8,50 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak
La Cueva del Toloño liburuarekin oso ospe handia lortu zuen eta oraindik lortzen ari den idazlearen liburu berria da. XVI. mendeko Bermeon dago girotuta eta pirata arrotzek Izaro uharteko konbentua oso modu basatian jasandako erasoan oinarritzen da. Bere pertsonai nagusi biak, Joaquín-ek eta Moncho-k, bermeotar gazte bik, erasoagatik uste dute uharteko leizetan oso altxor handia dagoela gordeta eta Maria Bernarda neska politak lagunduta aurkitzen saiatuko dira. Aurkikuntza ugari eta interesgarriak egingo dituzte. Abentura berri hau itsas-giroan murgilduta dago, Inkisizioaren zainketa arriskutsuarekin, kondaira fantastikoekin eta itsasoz bestaldeko kontuekin osotuta dagoelarik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.