BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS BIODIBERTSITATEAREN GIDA
Raúl Castro eta beste batzuk
Azala kartoi lodian eta orriak couché paperean, 193 orr.
Marrazkiak kolorez
Euskaraz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Vitoria-Gasteiz, 2006
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak
Badira zenbait hamarkada Bizkaiko golkoan itsas inguruneari buruzko azterlanak egiten hasi direla, eta horiei esker argi dago Ipar Atlantikoko eremu horretan aniztasun biologiko handia dagoela. Gida honekin lortu nahi da denok gure itsasoetako izaki-aniztasunaren berri izatea. Horretarako azaltzen dira batetik izakiak bizi diren itsas ingurune fisikoaren ezaugarririk aipagarrienak eta, bestetik, bertan bizi diren komunitate biologiko eta iktiofauna desberdinak. Bigarren bloke honen amaieran kontserbaziorako garrantzi berezia duten espezien aipamen berezia egiten da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.