Urdaibai Biosfera Erreserba/Etnografía

Gure Ohiturak [aurkibidera joan]

4. SAN JUAN DONIBANE (Ekainak 24):

Jai honen jatorria uda-solstizioan kokatu behar dugu, eta hortik datorkio eguzkiarekin edota naturarekin daukan lotura.

Hasiera batean jai paganoa zena, kristautasunaren eraginez, San Juan-Donibane omenez ospatzen da.

Beraz, aintzinako jaia da San Juan bezperan egiten dena, eta honen inguruan kontu eta ohitura ugari sortu da mendeetan zehar. Adibidez, etxeko ateetan ipintzen dira landare eta erramu-mota desberdinak: lizarra, sahatsa, ira, ereinotza..., sorginak eta bestelako kalte eta gaisoak urruntzeko.

Ezagunena eta gure artean ondoren matentzen den ohitura San Juan Suak egitaearena da. Gaur egun gure eskualdeko baserri auzo guztietan egiten dira San Juan Suak. Hilabete aurretik hasten dira umeak kartoiak, egurrak eta beste errekinak batzen eta pilatzen, San Juan bezpera iluntzean dena prest izateko.

Behin sua pizten denean, benetako jai giroa sortzen da. Su garrek goraka egiten duten bitartean, irrintziak, kantuak eta txistu-doinuak gaua betatzen dute. Gazte ausartenak su gainetik saltatzen hasten dira, errito zaharrari jarraituko baliote bezala. Inguruan bildu den jendea -zer indar ote du San Juan Suak- sorginduta dirudi suari begira...

GAUR DALA

Gaur dala, bihar dala
Doniane, etzi San Juan
biharamone.
Gaur dala, bihar dala
Doniane, etzi San Juan
biharamone.

Gure kalian sorginik ez,
ba dagoz bere, erre beitez.
Gure kalian sorginik ez,
sorginik ez;
ba dagoz bere, erre beitez
eta erre beitez.

(San Juan suaren gainetik salto egiterakoan abesten dute umeek)

SAN JUAN

San Juan anteportaletañan
zapatu arratsaldian
-hamalau atso tronpeta joten
motroilu baten gainean-

-Urra, urra, urra San Juanera
dantza egingo dogu
ipar haizetan.
U, u, u, u, San Juanera goaz gu.

Atsoak ziren txikiak edo
motroilua zen haundia
-ez zan posible kabidutia
motroilu baten gainean-

-Urra, urra, urra...-

SAN JUAN

San Juan dabil soloetan
solo guztiak bereinketan.
Sorginak, erre, lapurrak erre,
artoa ta gariak
kaixan gorde.

Orain amumak konta daiala
kontutxu bat!:

Nik ikusi nituen
San Juan gabian
Txomin eta Bartolo
tabernako atian
hormia zelakoan
batak besteari
txiza eiten eutson zar-zar
ja, ja, ja, ja,
praketan alkarri.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org

Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.