Urdaibai Biosfera Erreserba/Etnografía

Gure Ohiturak [aurkibidera joan]

6. ERREGEAK:

Gabonak, edo urtearen amaiera eta berriaren hasiera, ia mundu osoan ospatzen direz.

Mendebaldean, Euskal Herria kokatzen den arean, pertsonaiak, sinboloak eta ohitura askoren azpian dagoen sentidua berdintsuak direz. Baina herri eta kultura bakoitzean pertsonalitate desberdinekin agertzen direz.

Erregen ospakizuna, ostera, berdina dala esan daikegu kristau influentzia dauen mundu osoan.

Oraintsu arte -Orienteko Errege Magoak- izaten ziran hemengo haur guztien urteko gau zoriontsuena zekartena: opariak, jostailuak...

Errege eguneko goizean neska-mutikoak etxez etxe ibiltzen direz honako, edo antzerako, abestiak kantatuz eta, Eguberriz egiten dan moduan, -eskua luzatuz-...

argazkia

argazkia

ERREGEAK
Trakatan, trakatan hiru Errege
trakatan, trakatan Belenera
Belenen jaio den Jesus Haurtxoa
trakatan, trakatan jaurestera.

Meltxorrek trakatan zaldia baltza,
Kaxparrek trakatan zaldi gorri,
trakatan, trakatan Baldasar zaharrak
zaldia trakatan zuri-zuri.

Zapatutxu hau
jostailu politak ematera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org

Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.