Urdaibai Biosfera Erreserba/Etnografía

Gure Ohiturak [aurkibidera joan]

3. GABON ZUZIA EDO GABON SUBILA:

Euskalerri osoan zabalduta dagoen Gabon gabean enborra sukaldean erretzeko ohitura dago. Enbor honi toki batzutan Gabon Zuzia deritzote, eta beste batzutan Gabon Subila (hauxe da Busturialdean gehien erabiltzen dan forma), baita Olentzaro Enborra ere nonbaiten.

Enbor honek baditu herriaren ustetan birtute eta eragin handiak. Toki gehienetan etxekoak eta haien abereak edozein gaitzetik (ekaitza, gaisotasuna...) libratuko dituen ustea dago.

Zalanztarik gabe, ohitura honen sustraiak kristautasuna zabaldu aurreko garaietan aurkitzen direz. Neguko solstizioan enborra erretzeko ohitura eguzkiarekiko kultoaren agerpide litzateke.

argazkia

HATOR, HATOR
Hator, hator mutil etxera!
Gaztaina zimelak jatera;
Gabon-gaba ospatuteko
aitaren ta amaren ondoan.

Ikusiko dok aita barreka,
ama, be, poz-atseginez.

Ikusiko dok aita barreka,
ama, be, poz-atseginez.

Eragijok, mutil,
aurreko danbolin horri;
Gaztainak erre-artean.
txipli, txapla, pun!
Gabon-gaba pozik
igaro daigun.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org

Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.