Urkitza Torre baserria Busturiko Axpe auzoko tontor baten gainean dago kokatuta itsasadarrari begira.
Bizkaiko Foru Aldundiko mapetan izen horrekin ageri da eta dorretxeei dagokien ikurrarekin adierazita badago ere, dorretxeen inguruan aztertu den bibliografian ez dugu honen inguruko aipamenik aurkitu.
Urkitza Torre baserrira heltzeko Abiña auzotik abiatu behar dugu eta errepidearen aldameneko lau harlauzetan landutako informazioari egin behar diogu kasu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org
Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.