El día en que Gernika fue bombardeada. Un relato contado pot testigos y supervivientes.
William L. Smallwood (Egurtxiki)
Azala couché paperean eta orriak paperean – 184 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Gaztelaniaz
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2013
Precio: 25,00 €. Puntos de venta: Gernikako Bakearen Museoa
2013ko urte honetan Gernikak jasandako bonbardaketa basatiaren 76. urteurrena gogoratzen da. Giro horren baitan kokatu behar da Smallwood Egurtxikiren liburuaren gaztelaniazko itzulpenaren argitalpena. Itzulpen-lana Juan Jose Mintegiren ardura izan da. Izenburua euskaraz jarrita Gernika bonbardeatu zen eguna izan daiteke. Erasoan helduak ziren eta bonbardaketatik bizirik ateratako pertsonei 1972an egindako 129 elkarrizketa jasotzen dira lan honetan. Bere egilea, Willian Smallwood da, Egurtxiki ezizenez ezagunagoa dena. 82 urteko biologari eta gerrako antzinako piloto honek 1966an Idahoko bere lagun askoren hizkuntza-ama ikastea erabaki zuen eta zenbait urte beranduago praktikan jartzera Euskal Herrira itzuli zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org
Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.