Gure lan arloak » Urdaibaiko hazien sarea

Urdaibaiko Bertoko Nekazal-Hazien Bankua

Gure inguruan haziak, milaka urteetan zehar gure nekazarien artean erabili izan diren eta oso preziatuak diren elementuak dira; hazi hauen bitartez, elikatzeko erabiltzen zituzten labore eta fruituak batzen zituztelako. Urteetan zehar, nekazariek ezaugarri egoki eta desiratuak zituzten haziak hautatu dituzte eta, aldi berean, hazi hauek bizi diren inguru horretara moldatuz joan dira, bertoko barietateak deritzogunetan bilakatuz. Bertoko barietateak, nekazarien milaka urteko lanaren ondorioz sortu dira; nekazariek haziak erein, fruitua jaso eta ezaugarri onenak dituen landarea hautatu izan dute.

Bertoko nekazal-barietatea deritzoguna ondoko hiru puntuetan defini dezakegu:

  • Interes sozial, kultural, ekonomiko eta anbientala duten ondare genetiko dira.
  • Haziaren biziraupena eta eboluzioa bultzatu duten hainbat gizakiren lana da.
  • Ingurune honetara moldatutako haziak dira eta hortaz, bertoko klima, lurzorua, ingurunea eta paisaia laburbiltzen dute.

Uhaza

Bertoko haziak 2002. Maravilla uhaza

Bertoko haziak 2002

Pera Tomatea

Zerba

Azken urteetan, bertoko barietateak desagertzen ari dira bi arrazoi direla medio. Alde batetik, bioteknologian nagusiak diren multinazionalek genetikoki eraldaturiko organismoak (GEO), kasu honetan landareak, produzitzen dituztelako eta, ondorioz, janaria sortzeko eta kontsumitzeko modua aldatzen da ere bai. Bestaldetik, multinazional hauentzat, ohiko haziak errentagarriak ez direnez, baztertu egiten dituzte, eta nekazariei bertoko barietateetako hazi hauek lortzea zailago egiten zaie. Aurreko guztiak, bertoko barietateen desagerpena ekarri du.

Gaur egun ikus daitekeen biodibertsitatearen galeraren aurrean, Urdaibaiko Galtzagorriak (Urdaibairen aldeko Ingurumen-Boluntarioen Federazioa), 2001. urtean, Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen sindikatuarekin (EHNE), Euskal Herriko Hazien Sarearekin eta Ekonekazaritzarekin lanean jarri zen. Kontaktu honek bi asmo ditu. Bat, Urdaibai Biosfera-Erreserbako hazi autoktonoak berreskuratu eta begirunez hartu, hazi autoktonoa bizirik irauten duen ondarea izan dadin. Bestea, ingurumenari kalterik egiten ez dioten nekazal-ereduen alde egitea. Ekimen honi, Urdaibaiko Nekazal Hazi Autoktonoen Bankua deritzo.

Urdaibaiko Nekazal-Hazi Autoktonoen Bankuak hiru urtetan 38 bertoko barietate biltzea lortu du. Izan ere, hainbat barazki berreskuratzea lortu da; batzuk egunero kontsumitzen diren ortuariak dira (aza, uhazak, tomateak, babak, ilarrak?), baina, beste batzuk aldiz, ia galduta dauden barazkiak ditugu, arbia esaterako. Urdaibai osotik soilik baserritar batek zeuzkan arbi honen haziak.

Ekoiztu ditugun haziak [+] (.pdf 13KB)

Ekoiztuko ditugun haziak [+] (.pdf 14KB)

Hazien bilketarekin aintzinatik gure lurretan erabilitako haziak berreskuratu eta manetendu nahi dugu. Berreskuratu diren haziak, beranduago, eskualdeko baserritar desberdinekin koordinatu ostean, ugari ekoizten ditugu. Horrela prest gaude, gero, hazi hauek prezio baxuan eskualdeko feriatan saldu eta baserritarren artean zabaltzeko.

Bilketa nola egiten da [+] (.pdf 34 KB)

Ekimen hau burutzeko, hots, haziak berreskuratu eta banatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolamendu eta Ingurumen Saileko Biodibetsitate Zuzendaritzaren laguntza ekonomikoa izan dugu.

Hemendik aurrera arlo honen erantzunkizuna Euskal Herriko Hazien Sarea-k eramango du. Berarekin kontaktatzeko:
www.haziensarea.org
info@haziensarea.org

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.