1. Aurrekariak
URDAIBAI TXATXI Kultura-Elkartea 1986an jaio zen herri-mailako baina ia-ia Urdaibai osora hedatzen zen F.M. emisora abian jarriz. Irratiak 1992. urterarte funtzionatu zuen eta eragozpen batzuen ondoren irratiko ahotsa idatzizko ahotsagatik aldatu zuen. Bien bitartean Erakusketak, Jai Patronalak Sukarrietan, Margo-lehiaketak eta abar antolatu zituen.
2. Zer da urdaibaiko galtzagorriak eta nortzuek eratzen dute?
2000.eko urtarrilean legalki eratu zen Ingurumen-Boluntarioen Federazioa da eta ondoko taldeek osotzen dute: Aixerreku Urdaibaiko Natur Giden Elkartea , Agiri Arkeologia-Elkartea, Garapen Eusgarriarren aldeko Elkartea Zain Dezagun Urdaibai eta Urdaibai Txatxi Kultur Taldea.
2. Helburuak
1996an, "Txatxi" patrikako liburu-bilduma argitaratu zuen: URDAIBAI BASATIA.
Bere lehen zenbakian, Urdaibaiko siluetarik gogoratuena eta esangarritsuena den Izaro Irlari zuzendutako liburuan, Elkarteak hau zioen aho batez: "Urdaibai Biosfera-Erreserbaren zainketarekin arduratuta egonik, eta bere garrantzia eta berezitasun interesgarrien zabaltzearekin arduratuta egonik URDAIBAI TXATXI Kultur Elkarteak Biosfera-Erreserbaren garrantzi naturala eta historikoa erakusten duen gai monografikoen bilduma argitaratu nahi duela. Den-dena ahalik eta zorroztasun eta atsegintasun handienez eginda, bere historia eta bere paisajearen artean eta alderantziz dagoen lotura erakutsiz. Eta euren artean, gizakia bera, Gizakiak ere parte-hartuko du bildumako zenbaki bakoitzean aukeratutako gaiaren inguruan duen bizitzako eskarmentua kontatuz (boluntariotza literarioa). Horrela, irakurlea, HISTORIA, PAISAJEA ETA GIZAKIAREN artean dagoen harremanaz jabetzen joatearekin batera URDAIBAIKO klabe klimatikoaz, geologikoaz, botanikoaz eta faunistikoaz ere joango da ohartzen. (Eta zerbait falta bada gehitu).
Horrela bada, URDAIBAI BASATIAREN helburua hauxe litzateke: "eskualdearekin lotutako gai monografikoekin liburu-bilduma ateratzea, Urdaibai ezaguna dutenak, hots, biztanleak eta bisitariak, izango dira irakurleari, bakoitzaren hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, kontatuko diotenak nolakoa den Urdaibai, nolakoa izan den eta nolakoa izatea espero duten".
Elkartearen helburuak Bizkaiko Biosfera-Erreserba den Urdaibai eta bere inguruaren biltze, sustatze eta zabaltze kulturala dira.
Urdaibaiko gaiak soilik lantzen duen merkatuan dagoen liburu-bilduma bakarra da URDAIBAI BASATIA.
P.S.P.-a salmenta-tokiaren araberakoa da. (Tokien arabera, batzuetan inprentatik ateratzen den prezioa baino ehuneko apur bat gehiagotan saltzen dute eta besteetan ez-boluntariotza enpresariala.).
2000ko otsailaren 14an URDAIBAI TXATXI Kultur Elkartea GALTZAGORRI BOLONDRESAK. URDAIBAIREN ALDEKO BOLONDRESEN PLATAFORMAren kide egiten da, beste lau elkarterekin batera. Federazioaren baitan Txatxarramendiko itsaskitegiaren lehengoratzea antolatu zuen.
3. Argitaraturiko liburuen zerrenda
URDAIBAI BASATIA liburu-bilduma paper-azalez dago eginda eta liburuen neurria 14x24 cm-koa da. Orain arte ondoko liburuak argitaratu dira:
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.