Urdaibaiko Galtzagorriak » Centro-Información » Grupos que lo forman

Gernika Ekologi Lan Taldea

Ingurugiro-heziketako kanpainak

  • Gorostiaren alde (1983, 1984, 1985 eta 1986ko gabonetan) egindakoa.
  • 1987an, Hegaztien Egunean, Espainiako Ornitologia Elkartearekin lan egin zuen.
  • 1987an, haritzen (Quercus robur) birlandaketa, 1987an.
  • 1991n, Gautegiz Arteagako eta Muruetako paduren garbiketa eta zabor-bilketa egin zen.
  • 1992an, garraio publikoa eta hiri-inguruneen peatonalizazio kanpaina Gernikako kultura- eta kirol-taldeen laguntzaz martxan jarri zen.
  • Azterkosta Kanpainaren barnean, EHAAko IHIIA-k bultzatu eta koordinatuta, Urdaibaiko kostaldeko ikerketa egin zen.
  • Bestelakoak: Hiritar, haur eta profesionalei zuzendutako hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaida irekiak egin dira.

Ingurugiro-heziketako argitalpenak

  • Monografiak: "Gorostia", "Oka Ibaiaren kanalizazioa”, "Garraio Publikoa Urdaibain" eta "Hegaztien Eguna. 1987an", Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutakoa.
  • 1989an, “Baso Politika, Euskal Herriko basoen egoera: Alternatibak” Garapen Eusgarriaren 3. Jardunaldien Ponentzien argitalpena.
  • 1990ean, “Urdaibaiko” foileto turistikoa, Eusko Jaurlaritzak eta Gernika-Lumoko Udalak argitaratutakoa.
  • 1993an, “Garraio eta Errepideak” Garapen Eusgarriaren Laugarren Jardunaldien Ponentzien argitalpena.
  • Ingurugiro Heziketarako argitalpenak kazeta desberdinetan (Ibilbideen atala begiratu).
  • Sukarrietan Garraioa eta Garapen Eusgarriaren Jardunaldien barnean komunikazio baten argitalpena.
  • Urdaibaiko artikuluen argitalpena aldizkari desberdinetan: Bizia, Pyrenaica, Errekaren Boletina, Matxinsalto, Argia, Aldaba, e.a., eta batzuek egiteko lagunduz Natura, Quercus, Cuadernos de Ecología etabarretan.

Ingurugiro-heziketako ibilbideen prestaketa

  • Atxondo-Basondo-Oma haranak.
  • Triñe-Axpe-Sukarrietako Padurak.
  • Golako Ibaia.
  • Kanala-San Pedro de Atxarre-Laga.
  • Mailuku Harana.
  • Zugastieta-Askari.
  • Gorozika-Bizkargi-Muxika.
  • Gernika-Aixerrota.
  • Gernika-Lumo hiriaren zeharreango Ibilbilde Historikoa.
  • Mundaka-Betrokolomendi-Ondartzape.
  • Elantxobe-Ogoño-Laga.

Jardunaldien antolaketa

  • 1984an, "Busturialdea, Parke Naturala” izenburupean lehenenengo jardunaldien antolaketa.
  • 1987an, “Zain Dezagun Urdaibai” izenburupean bigarren jardunaldien antolaketa.
  • 1987an, Urdaibairi zuzendutako erakusketa mugikorra prestatzea.
  • 1995 eta 1996 bitartean Urdaibai Babesteari Buruzko Legea eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidariaren dibulgazioa tekniko, administrazio desberdinetako politiko, baserritar, ekologista etabarrekin hitzaldiak eta mahai-inguruak prestatu ziren, aurrekoen edukina ezagutzera eman eta biztanlegoaren partehartzea bultzatzeko.
  • 1997an, "Kontserbazio eta Garapena Eusgarria Urdaibain. Kontsumo ekologikoa eta solidarioa" izenburupean bostgarren jardunaldien antolaketa. Bi erakusketa antolatu ziren. Biak oso aproposak ziren ikasle zein hiritar ororako.

Jardunaldietan parte hartu

  • 1989an, Pirenaiko-Kaurikoko Botanikari buruzko Kolokio Internazionala, Jacan.
  • 1992an Ingurugiro Heziketako Jardunaldiak, Zarautzen.
  • 1992an, Ekologismo eta Ingurgiro Heziketaren inguruan jardunaldiak, Hondarribian.
  • "Gernikako Itsasadarreko Parke Naturalaren Babespen-Legearen barnean artadi kantauriarra” ponentziaren aurkezpena.
  • “Ingurune Hezeak Urdaibain” ponentziaren aurkezpena.
  • Euskal Herriko mugimendu ekologistak antolaturiko jardunaldi eta biltzar desberdinetan partehartzea.
  • EHNE edota bestelako erakundeek antolaturiko jardunaldi eta biltzar desberdinetan partehartzea.
  • 1996ko ekainean Ingurgiro Heziketa Babestutako Ingurune Naturaletan gaiaren inguruan Europako Natura-Parkeen Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Igo Kongresua. Gemika-Lumon. "Implicación de las Comunidades Locales en la Gestión Ambiental" zeritzon Arloko Koordinazioan.

Ikasketak eta txostenak

  • 1988an, Arratzuko Hariztia, Urdaibaiko handiena. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari aukeztutakoa. Horretan oinarrituta hariztia erosi eta bere mozketa ekiditu egin zen.
  • 1988 eta 1992 urteen artean 1989ko suteak jotako artadi kauntariarren jarraipena.
  • 1990an Ipasterreko Ogellako rasa marealean ingurugiro heziketa lantzeko aukeren azterketa.
  • 1991n Lagako (Ibarrangelu) dunen ikerketa botanikoa.
  • Ereño eta Foruko harrobiak ustiatu eta berreskuratzeko proiektu desberdinen ikerketa.

Denerik

  • Partehartze aktiboa Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatoan sorreratik.
  • Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Babesteari Buruzko Legea eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidariaren ziriborro desberdinen prestaketan parte hartu Euskal Legebiltzarreko Ingurugiro Komisiora joanez.
  • Sahiesbide-proiektua lantzeko Gernika-Lumoko Udal-komisioetan parte hartu.
  • Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egin diren proiektu eta lan desberdinen (itsasadarraren dragaketa, espezie aloktonoak erabilita baso-landaketak, errepideak, Foruko eta Muxikako Gorozikako harrobiak...) jarraipena.
  • Udaleko foro desberdinetan partehartzea proiektuak, mozioak... aurkeztuz.
  • Gernikako Ekologi Lan Talde moduan Urdaibaiko ingurgiro eta kulturan aktibitate desberdinek izandako eragina edo eta Biosferaren Erreserbaren babespenaren inguruan EAEko, herrialde eta eskualde mailan idatziak zein ikusentzunezkoak ateratako dokumentu ugari.
  • Urdaibairen gainean egindako sentsibilizazio- eta dibulgazio-kanpaina desberdinen inguruan ateratako material desberdinak, triptikoak, pegatinak, kamisetak, besteak beste.
  • Salaketa edota adierazpen horma-irudiak margotu txirrindulari-martxak eta kontzentrazioak antolatu, udal-plenoetan parte hartu…
  • Ingurugiroaren dibulgaziorako irrati-programatan parte hartu: Herri Irratia, Gernika Irratia, Foruko Eskola Irratia, Bermeo Irratia,...
  • Aitor Galarza Ornitologo eta naturzaleak egindako eta haria Urdaibai zeukaten “Naturaleza en el Cantábrico” Espainiako Telebistaren dokumentalean eta beste zenbaitetan lagundu.
  • Euskal-eremuan egondako ingurugiro arazo ugarietan lagundu: Leitzaraneko Autobidea, Itoiz, Ingurgiro-Heziketa, Zabor-errauskailuaren aurka eta birziklapenaren alde, kirol-portuen eraikuntza kostaldean...
  • Estatu mailan egondako zenbait ingurugiro-arazoetan lagundu: Riañoko (Leon) urtegia, energia nuklearren erreferendunaren alde egindako herri legebiltzar ekimenaren aldeko sinadura-bilketa, birlandaketa, Klimaren Nazioarteko Eguna, etabar.
  • Urdaibai gaia zeukan ikasleei zuzendutako ipuin- eta komiki-lehiaketen antolaketa Busturialdean. Hoberenak aukeratu eta argitaratu.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe, Euskaltegi, Kultur Etxe, udaleku eta talde desberdinek (Eki, erreka, AEK... ) antolatutako bilgune desberdinetako hitzaldia edota kanpainatan parte hartu Urdaibaiko lur-eremuan zein kanpoan.
  • Diaporamen prestaketa: "Txantxangorria" eta "Busturialdea, Parke Naturala”.
  • Naturaren babespenean, ingurugiro-dibulgazioan eta ingurugiro-heziketan aritzen diren Lanius, Aixerreku, Hagina… lagundu.
  • Galtzagorriak, Urdaibaiko Ingurgiro Bolondresen Plataformarekin batera hegazti behatokiaren eraiketa Busturian 1999an zehar.
  • Galtzagorriak, Urdaibaiko Ingurgiro Bolondresen Plataformarekin batera hazi autoktonoen bankua eratuko da 1999an zehar.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org

Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.