Urdaibai Biosfera Erreserba » Ipuinak eta kondairak

Gauza bera al da ipuina eta kondaira? Aita Barandiaranen ustez ipuina pertsonaiak, ekintzaren tokia eta garaia ezezagunak dituen edozein narrazio herrikoia da, eta kondaira, berriz, pertsonaiak eta ekintzaren lekuak ezagunak dituena da.

Gaur egun, nekez aurki daiteke etxeren bat non bertako nagusienek seme-alabei zein ilobei ipuinak edo kondairak kontatzen dizkieten. Ipuinak, orokorrean, guztiz onartuta dagoen formularekin hasten den bitartean kondairetan ez da horrelakorik gertatzen. Horrela bada, Aita Barandiaranek formula desberdinak aurkitu zituen. Horietatik guztietatik bi dira guri interesatzen zaizkigunak. Bata, Elantxoben bilatutakoa, eta horrela dioena:

Antxiñen munduen asko lez... = Antzinean muduen asko legez...
Antiguamente como muchos en el mundo...

Bestea, Kortezubikoa eta horrela dena:

Munduän asko lez, arto koxkolez... = Munduan asko legez, artoa koskolez...
Como muchos en el mundo con mazorca de maíz.

Aita Barandiaranek berak ere ipuinen amaiera adierazten dituzten formulak bildu zituen. Bermeokoak horrela dio:

Ori alan ixen bazan,
sartu daitela kalabazan
eta urten deyela
Derio’ko plazan

Hori halan izan bazen
sar dadila kalabazan
eta irten dezala
Derioko plazan

Si eso fue así,
métase en la calabaza
y salga
en Derio en la plaza

Anton Erkorekak ondoko beste forma bat aurkitu zuen Bermeon.

Upin-upin perejil,
auntxen babak egosi
gora eta bera dabillen
txoritxuak iruntzi.

Ipuin-ipuin perexil,
ahuntzaren babak egosi,
gora eta behera dabilen
txoritxoak irentsi.

Cuento-cuento perejil,
cuece las babas de la cabra
traga los pajaritos
que andan arriba y abajo.

Eta Lekeition, eta hurbiltasunagatik aipatuko dugu, ondokoa bildu zuen:

Arek ondo bixi ixan basirian,
Gu ondo bixi ixan gaixala

Haiek ondo bizi izan baziren,
gu ondo bizi izan gaitezala.

Si ellos vivieron bien,
nosotros vivamos bien.

Ipuin-mota (honen barruan kondairak ere sartuko ditugu) asko daudenez Piarres Laffite akademikoak euskal herriko ipuingintza aztertu zuenean proposatutako bost taldetan banatuko ditugu. Talde batean edo bestean sailkatzeko erabili dugun irizpide bakarra kontatzen denaren eta atal bakoitzaren azalpen orokorraren artean egon daitekeen harremana izan da. Inolako harremanik ikusi ez denean kondaira edo ipuina Besteak deituriko atalean sartu da. Amaitzeko esan gurako genuke gure iritziz garrantzitsuago dela ipuina, kondaira... sailkapen bera baino, izan ere zenbait kasutan oso zaila gertatu baizaigu aurreko bakoitzari zein talde ç zetorkion hobeto asmatzea.

Edozein kasutan ere, taldeok ondokoak dira:

1. Basa-istorioak.

Gertaera historikoekin lotutako kondaira eta kontakizun epikoak.

2. Ipuin Paganoak.

Euskal mitologia autoktonoan (Basajaun, Mari, Tartalo...) oinarritutakoak.

3. Amets hutsezko ipuinak.

4. Ipuin basagiristinoak.

Kultura eta aintzinako sinesmen zaharrak elkarturik agertzen dira.

5. Irri solasak.

Eguneroko kontuetan oinarritutako egoera komiko eta zentzugabeak.

6. Besteak

Aurrekoetan ezin sailka daitezkeenak.

BIBLIOGRAFIA

Barandiaran, Joxe Miel
Obras Completas.
Tomo I. Eusko Folklore.
Diccionario ilustrado de Mitología Vasca.
Editorial La Gran Enciclopedia Vasca.
Bilbao, 1973

Barandiaran, Joxe Miel
Obras Completas Tomo II
Eusko-Folklore
Editorial La Gran Enciclopedia Vasca
Bilbao, 1973

Calleja, Seve
Basajaun, el señor del bosque. Cuentos y leyendas populares vascos.
Ediciones Gaviota
Madril, 1995

Del Palacio, Vicente; eta beste batzuk
Historia de Lumo
Gernikazarra Historia Taldea
Gernika-Lumo, 1999

De Trueba, Antonio
Cuentos populares vizcaínos
Ediciones de Librería San Antonio
Barakaldo, 2000

Dueso, José
Lamiak eta Sorginak
ROGER Editor
Donostia, 1998

Erkoreka, Antón
Leyendas, cuentos y supersticiones
Doniene Bilduma
Bilbo, 2000

Juaristi, Jon
La leyenda de Jaun Zuria
Colección “Temas Vizcaínos”
Serie Azul, año VI, nº 62
BBK
Bilbao, 1970

Leyendas del País Vasco y Navarra
Editorial Labor S.A.
Barcelona 1985

Mallea Lamikiz, Idoia
Mendata, gure geurea danentzat
Mendatako Udala
Bilbo, 2002

Maria de Azkue, Resurrección
Euskalerriaren Jakintza
Literatura Popular del País Vasco
II. Liburua: Ipuinak eta Irakurgaiak
Euskaltzaindia eta Espasa-Calpe
Bilbo, 1989

Mogrobejo, Endika
Ereñoko Elizatearen Kondaira
Wilsen Editorial
Ereñoko Udala
Bilbo, 1987

Sorgiñas. Leyendas vascas de brujas.
Editorial Los Libros del "Cuentamiedos"
Iruña, 2004

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.