Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Egindako proiektuak

Landare arrotz inbaditzaileen kontrola Urdaibai

Landare inbaditzaileen fenomenoa ez da atzoko berria. Nekazaritzaren hasiera-hasieratik, gizakiak lurrari emandako erabilpenaz baliatu dira zenbait landare-espezie. Landare horiek planetaren zehar sakabanatu dira eta, aldi berean, gizakiaren biziraupena bermatu dute, arestian ez zuen elikadura ziurtatu baitiote.

Halere, oraintsu, zenbait landare- eta animalia-espeziek izurriteak sorrarazi dituzte. Lokalak izatetik kontinentalak izatera edo, are gehiago, planetarioak izatera bilkatu dira.

Izurrite oso ezagunak daude, adibidez, Australian XX. mende hasieran gertatutakoa. Dena den, oraindik ez dugu landare inbaditzaileek ingurumenean sorrarazten dituzten eraginak aurreikusten ikasi. Landare horiek Europan eragindako galera ekonomikoak hainbat milioi eurokoak dira.

Hala eta guztiz ere, galerarik bortitzena ez da dirutan zenbatzen, ekonomia-kontzeptuak zabal gainditzen ditu-eta. Galerarik bortitzenak gure habitat naturalen eta ekosistema-dibertsitatearen desagerpenak dira.

Eskuliburu hau URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK, Urdaibaiko ingurumenaren aldeko boluntario-plataformak egindakoa da, landare inbaditzaileek sorerrazten dituzten inpaktuak ulertu eta baloratzeko. Halaber, landare horiek ondare naturalaren aurrean mehatxua direla agerian utzi nahi du eskuliburuak. Landare inbaditzaileek bertoko landaredia baztertu egiten baitute ondare naturala desagertarazi arte.

LANDARE ARROTZ INBADITZAILEEN KONTROLA URDAIBAIN

Landare arrotz inbaditzaileak (Bacharis halimifolia, Cortaderia selloana, Carpobrotus edulis, Arundo donax, etabarren) balore naturalistiko eta ekologiko handiko lekuetan, Urdaibain adibidez, hedatzeak habitat desberdinak (lezkadiak, ibaien bazterrak, dunak, etabar) desagertzea edo, gutxienez, degradatzea dakar. Munduko alde desberdinetatik etorri eta lorategi eta bertan behera utzitako lurren zehar hedatzen doaz. Urdaibai Biosfera-Erreserbako eremurik garrantzitsuenean ehunka hektarea betetzen dute eta oraindik ere hedatzen jarraitzen dute.

Bacharis
Bacharis

URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK Federazioak 2003. urtean indarrean jarritako proiektuak espezie arrotz inbaditzaileen hedatzea ekiditu eta ingurumen naturala irautea zituen helburutzat. Ekimen zuzenean eta landare hauek ekosistemetan zuten eragin negatiboan oinarrituta kudeatzaileak eta biztanleria orokorrean arazo larri honen aurrean sentsibilizatzea nahi izan zen.

Proiektuaren koordinazioa AIXERREKU Elkarteak egin zuen eta Urdaibai Biosfera-Erreserbako Zaingo-Batzordearen lankidetzapean eta aholkupean eraman zen aurrera. Erabat desberdinak ziren bi atal landu genituen:

Cortaderia
Cortaderia

Infomazio publikoa landu zen eta landare inbaditzaileak kontrolatzeko eskuliburua prestatu genuen informazio ugarirekin (jatorriaren analisia, karakterizazioa eta ekologia, eragina ekosisteman, haziak barreiatzeko sistema, ezaugarriak eta ekologia, 20 bat espezien identifikazioa).

Ekimen zuzena kutsatutako arloetan. 2002ko azaroaren 30eko asteburuan gauzatu zen ekimen hau Busturiako San Kristobal Auzoko hareatzan, Bacharis halimifolia espezieko ale-heldu masa handiez osatutako 50 m 2- ko arloan hain zuzen ere. Deialdi publikoa egin eta inguruko 5 boluntario agertu ziren. Artazien bidezko mozketari ekin, ekimen-arlotik kendu eta 50 m urrunago eskuz ere pilatzeari egin genion. Orain, eremu horren eboluzioa eta kendutako landareak nola desegiten ari diren aztertzen ari gara.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.