Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Geologia

1. Urdaibaiko historia geologikoa

Aro Paleozoikoan, orain dela 250 milioi bat urte, kontinente zaharren arteko talka gertatu zen, Orogenia Hertziniarra izenaz ezagututakoa, eta talka horren ondorioz Pangea izeneko kontinentea osatu zen. Kontinente horrek mendikate handiak zituen bere baitan. Horietako batek aintzinako Bretainian hasi eta Iberia zeharkatuko zuen, orduan Penintsulatik bananduta baitzegoen.

Taula kronoestratigrafikoa

Taula kronoestratigrafiko honi dagokionez ohar bi egin behar dira. Bata, Urdaibaiko geologian erabilgarriak diren momentuak bakarrik adierazi direnez Paleozoikoaren amaieratik gaur egunerarte jarri dugula, eta bestea, datei dagokionez, zeren eta milioi urtetan (m.u.) daude adierazita eta adierazitako momentu geologiko bakoitzaren hasiera adierazi nahi dute.

Kontinenteko eta itsasbazterreko mendien higiduratik etorritako jalgipenak itsaso hondora joaten ziren eta hantxe metatzen ziren. Geruza berriak metatuaz, behekoak pixkanaka zapaldu eta trinkotu egiten ziren, estratuak eratuaz denboraren poderioz. Horrela gertatu zen aro Mesozoikoak edo Sekundarioak iraun zituen 200 milioi urte baino gehiagotan. Aro horren aldi bakoitzean ezaugarri zen sakonera, eta jalgipen-mota bereziak zituen. Urdaibaiko lurrazaleran egun azaleratzen diren harririk zaharrenak aldi Triasikoaren bukaeran osatu ziren, orain dela 180 milioi bat urte. Garai hartan, alde hori estaltzen zuen itsasoak oso xixker fineko jalgipenak jasotzen zituen eta tenperatura altuak godetzen zituen. Intrusio magmatikoak ere gertatu ziren eta horiek ofita-masa handiak gora bultzatu zituzten lurrazpitik, buztinen estratuetan sartuaz.

Argazkiaren aurrealdean Urdaibaiko Itsasadarraren kanal berria eta atzealdean Kortezubiko Terlegizeko auzoa triasikoko ofiten gainean kokatuta.

Ondoren, orain dela 175 milioi urte, aldi Jurasikoan jalgipena gelditu egin zen, itsasoa sakonago bihurtu eta ornogabeen komunitateak ugaldu egin ziren, horietako batzuk ondoren fosilizatu egingo ziren oskol, maskor edo barne hezurreria zituztelarik. Egun ezagutu egn daitezke Jurasikoko estratuetan Rhynchonella sp., Ammonites eta Belemnites moduko brakiopodoen aztarna harri bihurtuta. Belemmiteek, egungo zefalopodoen familiakoa zirenek, ardatz antzeko barne hezurra zeukaten, txipiroien lumaren antzerakoa eta hori da bere anatomiatik errejistro fosilean gordetako zati bakarra.

Jurasikoko Ammoniteak Ibarrangelun
Jurasikoko Ammoniteak Ibarrangelun

Berrogeita hamar milioi urte beranduago, aldi Kretazikoan, jalgipenak jarraitu egin zuen aurreko aldiko estratuen gainean. Lehenengo fase batean xixker fineko zenbait geruza osatu ziren xixker sendoagoko beste batzuen ondoan eta burdin oxidoak zeudenez hori ilun kolorea hartu zuten. Weld giroa zen, Urdaibain gutxi errepresentaturik zegoena. Geruza hauen eta Jurasikokoen gainean koralezko arrezifeen azalera ugariak garatu ziren lehengo itsasbazterraren paraleloki, hesia eratuaz. Arrezifeetan ornogabeen multzoak ugaritu ziren, koralez gain, eta ornogabe horiek maskor eta oskol geruza handiak utzi zituzten. Alde honetan benetan ezaugarriak eta ugariak errudistak ziren, kono itxura duten molusku okobikoak, okoa estalki formaz dutelarik, Toucasia tipikoaren moduan. Horiekin batera ugari ziren orbitolinak eta brakiopodoak ere. Ingurune mota hau aldi Urgoniarraren ezaugarria zen. Arrezifeak fosilizatu egin ziren karearrizko formazio handiak eratuaz.

Ere¤ozarreko San Migel
San Migel Ere¤ozar
Mundakan aurki daitezkeen koralak
Koralak

Zenbait milioi urte beranduago, jalgipen-prozesua zen nagusia berriro eta arrezifeak estali eta Supraurgoniar izeneko ingurunea ezagutu zen. Ingurune horren pean lokatz eta hondar iraulipenak txandakatzen ziren. Margen estratuak eratu ziren hareharrien artean tartekatuaz eta mikroorganismo eta ornogabeen aztarna ugariek margak beltzez tindatu zituzten. Geruzen txandakatze honi Flysch deitzen zaio (alemanierazko fliessen-etik: labandu), oso sustratu ezengokorra delako eta sarritan, pixka bat okertuta azaleratzen denean, lujauziak eragiten dituztelako.

Elantxobeko herria
Elantxobeko herria
Elantxobeko herria dago horrelako flyscharen gainean. Argazkiaren ezkerraldean mendi magalak eusten ari direla ikus daiteke.

Aro Sekundarioaren bukaeran, Urdaibaiko lurraldeak, Euskal-Kantauriar Arroaren baitan, ur azpian jarraitzen du. Hurbileneko itsasbazterrak egungo Kantabriaren mendebaldearen erdian, Errioxaren hegoaldean eta Gipuzkoako ekialdean dagoen Bortzirietako mendi multzoan kokatzen ziren. Lur finko gainean dinosauruoak bizi ziren eta horiek aztarnak eta zantzuak utzi zituzten itsasbazter horien lokatzetan inprimaturik. Orain dela 60 milioi urte bat-batean desagertu ziren eta horrekin batera Aro Sekundarioaren amaiera etorri zen. Garai haietan Xafla Iberiarra Euroasiarrarekin talka egiten ari zen, egun ekialdeko Pirineoak altxatzen diren lekutik. Hauxe izan zen, milioi urte batzuk beranduago besterik ez, Aro Tertziarioan bete-betean eta ondoren 35 milioi urtetan zehar Euskal-Kauntauriar Arroaren orografian aldaketa esanguratsuak eragingo zituenaren hasiera.

Aro Tertziario edo Zenozoikoaren hasieran, Urdaibai sakonera txikiko itsasoak estaltzen zuen. Itsaso horretan milioi urte batzuetan zehar jalgipen detritikoen geruza berriak metatu ziren. Indar handia hartu zuten eta aurretik eratutako estratuak trinkoagoak egin ziren. Milioi urte batzuk ondoren, Afrikako kontinentearen iparralderuntzako mugimenduak, Iberiar Penintsularen birari eta bultzadari gehiturik, Aro Mediterranearra inguratzen duten mendi arku desberdinak altxatzea eragingo zuen, hau da, Atlasa eta Mendilerro Betiarrak, Mendilerro Kantauriarra, Pirineoak, Apeninoak, Alpeak, Karpatoak eta Balkanesak. Europako hegoaldearen eta Afrikako iparraldearen erliebeak itxuraldatu zituen eratze-prozesu honi Orogenia Alpetarra izena eman zaio.

Oiz mendia
Oiz mendia
Oiz mendia argazkiaren atzeko aldean, Medatako Udaletxearen albotik ikusita. Mendi honetako materialak Tertziariokoak dira.

Orain dela 50 milioi urte, xafla Iberiarrak egun Frantziako lurraldean dagonearen hegoaldearekiko talka-frontea zabaldu egin zuen, Pirineoak gehiago altxatuaz. 10 milioi bat urte beranduago, mugimendu honek Atlantiar Itsasbazterrari eragin zion. Bultzada honen ondorioz, itsasoaren hondoratze-edo subduzio-asmoak egin zituen xafla iberiar azpian eta Kantuariar Erlaiza altxatu eta Euskal-Kantauriar Arroa azaleratu egin zen. Indar konprensiboak hain indartsuak izan ziren non milioi urte aurretik metatutako estratuak tolestu eta hautsi egin baitzituzten, estratu horiek azaleraziaz. Horiek okertu egin zirenean, antiklinal izeneko altxamendu handiak sortu ziren; errekabide eta sinklinalekin txandakatuz. Horrela osatu ziren Nabarnizeko eta Bilboko antiklinalak, egun Oiz mendia inskribaturik dagoen eta Bizkaiko sinklinala deritzonak banandurik daudenak. Itsasazpiko ingurune zaharrak eguzki argiaren, atmosferaren eta fenomeno meteorologikoen eraginpean gelditu ziren. Itsasazpiko jalgipenak eten egin ziren. Egun Bizkaiak okupatzen duen aldean, higadurak hartu zuen paisaiaren zuzendaritza eta horrek, azken milioi urteetan, Aro Kuaternarioan bertan, gaineko estratuak desegin ditu, beste maila zaharrago batzuk bistan utziaz. Errekek eta eskorrentiak antiklinalak zatitu dituzte, tolesturaren hasierako forma ez duten ibai-arroak eratuaz.

Euskal-Kantauriar Arro zaharraren agerpen eta tolestapena eragin zituzten indar orogenikoek goruntz bultzatu zituzten Triasikoko buztin plastikoak, diapirismo izeneko prozesuan eta kantauriar itsasbazterreko puntu askotan gaineko estratuak, gogorrenak eta hauskorrenak, eten egin ziren. Egun Oka ibaia ibiltzen den aldean Nabarnizeko antiklinala urratu zen eta Kantauriar Erlaizeko beste puntu batzuen antzera, haran zabala eratu zen. Azaleko higadurak Tertziarioko estratu berriak garbitu zituen itsasotik eta Goi Kretazikoko flyscha zulatu zuen itsasotik barnealderuntz. Agerian kareharri urgoniarrak gelditu ziren, gogorragoak eta hauskorragoak, eta horiek ibaiak higatu zituen. Ibaiak bere bidea zabalduz jarraitu zuen Triasikoko buztin iragazkaitzekin topo egin arte. Horrela antiklinala azkenean estalirik gelditu zen eta lehen mendia zegoen lekuan beranduago haran batzuk zabaldu ziren.

Urdaibaiko mapa geologikoa
Urdaibaiko mapa geologikoa

Prozesu higatzaile honek agerian utzi zituen materiale diapirikoak eta haien albo bietan estratu berrienak simetrikoki jartzen dira alde batean zein bestean, erdian zaharrenak agerturik, diapiroen gunea direnak. Prozesu arrunta da Kantauriar Kostaldean zehar eta ezaugarri Bizkaiko Bakio eta Urdaibai moduko enklabeetan, haren ezaugarri berezia ez bada ere, eta itsasbazterrekoak ez diren beste leku batzu ere badaude, hala nola Orduñako haranak (Bizkaia), Murgia, Añana-Gesaltza edo Maeztu (Araba). Kostaldeko diapiroek estuario zabalak eratzen dituzte erdiko harana zabaltzerakoan buztinezko hondoak dituen eta sarritan jalgipen berriek erdiestalirik dagoen arro zabala hartuaz.

Aro Kuaternarioan zehar, azken bi milioi urtetan, ipar hemisferioa hozteko aldi jarraiak gertatu ziren. Aldi horiek izoztealdi izenaz ezagutzen dira. Poloetako kasketeak hedatu zirenean, itsasoek bolumena galdu zuten eta atzera egin zuten, haien maila jeitsiaz, zenbait garaitan metro askotako jeitsierak izanik. Hoztealdia gelditu zenean, itsasoak itsasbazterrak hautsi egin zituen lurrean barne sartuaz. Lau izoztealdi handi egon ziren, tarteko aldi ugariekin eta tarteko aldi horietako Atlantikoko kostek aurrera eta atzera egin zuten arian-arian. Horren ondorioz Kantauriar Erlaiza higatu egin zen maila desberdinetan.

Matxitxakoko lurmuturra
Matxitxakoko lurmuturra

Azken izoztealdian, Würm izenekoa eta aldi nagusia orain dela 11.000 urte gertatu zenekoa, Urdaibaiko kostaren maila egun duen kokalekuaren 12 km-tara Iparrera zegoen. Izaro, Atxarre eta Ereñozareko mendilerroaren luzapena zen eta Ogoñok egungoa baino ibar-arro handiagoa mugatzen zuen, eta hantxe Laga ibaiak egun Kantauriar plataforma osatzen duten lurraldeetan zehar aurrera egiteko lekua edukiko zuen. Azken izoztealdiaren ondorengo milaka urte eta gero, kostaren maila egungoaren antzerakoa izan arte igo zen. Kostaren pixkanako aldaketak jalgipenak maila desberdinetan marearen fronteak eratzen zuenaren arabera metatzera behartzen zuen. Azken maila urteetako jalgipenak haranaren hondoan metatzen ziren. Triasikoko buztin azaleramenduen gainean, benetako azalera estaliaz. Bestalde, Matxitxakoko lurmuturrean labarretako flysch beltzaren higadurak kolubioak itsasbazterrean metatzen eragin du, harkaskar handien itxuraz, Bermeoko Aranako Burgoa mendiaren mendi-hegaletan itsas-hausiak landuaz.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.