Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Geologia

5. Andrabideko harrobiak

Gautegiz Arteagako Andrabide auzoan, Muruetaganako gaina igaro ostean, Ereñoko udalerriarekin muga eginez, Andrabideko Harrobiak daude, Bizkaiko Ondare Historiko direnak. Bertatik kareharri gorria, Ereñoko Marmol Gorria edo Bilboko Gorria moduan ezagunagoa dena, erauzten zen Erromatar Inperiotik XX. mendearen amaierararte. Egunean, bertan behera utzita dago eta ez dago inolako mugarik sartzeko.

Ereño eta Gautegiz Arteaga udalerrien artean harrobi zaharrak daude, hala nola Azarraga edo Atzarraga, Atxoste edo Jaime eta abarretakoak. Harrobiotan Ereño Gorria edo Bilbo Gorria deituriko barietatea erauzi da, koralen, moluskuen eta abarren hondakin asko dituena. Kretaziko goiztiarrean (duela 145-65 milioi urte) lurraldea estaltzen zuen itsasoaren hondoaren sedimentazioaren ondorioa da. Gorritasuna jalkinak burdin-oxidoz inpregnatzeagatikoa da.

Arroka mota hau izaki bizidunen hondarrez eratuta dago
Arroka hurbiletik

Meategiok duela 2.000 urte edo gehiago aurkitu ziren, Erromatar Inperioaren garaian. Garai hartan hasi ziren erauzten. Foruko aztarnategian aurkitu eta aipatu materialean tailatu ziren I. eta II. mendeetako hilobiko aldare-harri bi dira horren erakusgarriak. Haiek epealdi horretan merkatu zabalagora eraman ziratekeen, bertako markotik harago merkaturatu ziratekeelarik. Badakigu Arabako lurraldean erabili zirela, Arkaiko meatokian eta Veleia erromatar hirian (Iruña Oka) zehazki. Horrelako materiala askotan ustiatu da apaintzeko, eraikin handiak arintzeko; erabili edo epigrafe-euskarri gisa ere.

Harrobia
Harrobiaren bista

Erdi Aroan eta Aro Modernoan ere erauzi egin zen. Industriaurreko garai horietan, J. A. Barrio Lozaren iritziz, erauzketa-lanok kanporatzaileek egin zituzten. Pertsona horiek zaitasunez ikasten ez ziren ezagupen mekanikoak zituztenak ziren, nekazaritzarako lana harrobikoarekin uztartzen zituztenak ziren, nekazaritzako lana harrobikoarekin uztartzen zuten baserritarrak kasu askotan. XVII. medera arte hainbat motatako mazoak eta falkak eta pikatxoiak eta barrak palanka gisa erabiliz egiten zen erauzketa. Arbastatzaileek (zenbait kasutan, kanporatzaileek eurek) harriei harrobian bertan gutxi gorabeherako formak ematen zizkieten obrara bidali aurretik.

Piezak
Ebakitako kareharri gorriaren piezak

Garai hartan marmol (argitu behar da geologiaren ikuspegitik marmolak tenperatura edo eta presio handitan sorturiko arrokak direla eta horrelakorik ez dago ez Urdaibain ez eta Bizkaia osoan ere) honen garrantzia Bizkaiko lurraldearen mugetatik haragotu zen, baita Italiaratu eta Iparramerikaratu ere. XIX. mendean Delmasek adierazi zuen ezen harrobiak agortuta zeudela aspaldidanik gehiegitan eta luze ustiatuak baitziren. Baina jarduerak jarraitu egin zuen. 1897an, agirietako berrien arabera, bi harrobi ustiatu zituzten Pedro Aldekozeak eta Juan Manuel Elordik. 1922an-edo marmol gorriko harrobien jabeak omen ziren Migel Angel Aidekoa, Ramon Zenizazelaia, Domingo Urrutia eta Mármoles del Norte de España, S. A. Atxostekoa (Ereñoko Andrabideburukoa) 1947 eta 1974 bitartean ustiatu zuten Aldekozea anaiak.

Ebaketak
Ebaketak

Azarragako edo Atzarragako harrobia Andrabideko bazterrean dago. Gautegiz Arteagako udal mugarteko antzinako basetxearen izenagatik deitzen zaio horrela. 1890ean dokumentatuta daukagu eta ustiapen trinkoaren azken fasea 1968 eta 1989 bitartez garatu zen, Marmolería Bilbaína, S.L.ren eskutik.

XX. mendeko arestiko garaietan, erauzketa Atzarragan era mekanizatuan egiten zen hari helikoidaleko zerraketaren aplikazioaren bitartez. Txirrikien bitartez gidaturiko altzairu-haridun kordoi txirikordaztatua erabiltzen zen. Txirrikotariko bat eragilea zen. Motore elektrikoak herrestatutako kablea etengabe pasatzeak zaina horizontalki mozten zuen. Gero, mailu zulatzaileak zulaketak egiten zituen, detonatzaileak kokatuko ziren basoak sortzeko. Horrela, ebaketa-plano bertikalak eta, horren ondorioz, marmol-bloke angeluzuzenak lortzen ziren.

Pegarrak
Ebaketak

Harrobi horretan ez ziren ebakitzeko metodorik modernoenak erabili, hala nola, diamante-distirako kableak eta motozerra handiak. Bertan oraindik daude konpresore-txabola, kable helikoidalari eragiteko multzo eragilearen txabola eta pegarrak igotzeko gailuz bahitzeko eraikina.

Baina bereziki Atzarragako ebaketa ikusgarriek gogora dakarkigute ezen jarduera hori oso garrantzizkoa izan dela. Jarduera horrek gure ondare arkitektonikoa errazki aztertu ahal dugun produkzio nahastezinaz bete du. Harri horrek apaintzeko balio handia du eta hainbat funtzio betetzeko erabili da. Eliza askotan bataiarri bezala aurki daiteke, Lekeition, Ereñon, Ziortzan eta abarretan; nekazaritzako lanabes gisa, iturrietan apaingarri gisa, Bilboko Arenalekoan, Iturribiden...; eta jauregietan, esate baterako, Arteagako gazteluan, Arriaga Antzokian eta Bilboko Bilbotar Sozietatean. Gainera, molduretan, inposta-lerroetan, kapiteletan eta gure inguruko eraikin askotako izkinetako harlanduetan ikus daiteke. Egun ez da arauz ustiatzen marmol hau, baina mundu osoan ezaguna da eta hainbat enpresaren katalogoetan agertzen da.

Jaunsolo Baserria
Alperrarria Gautegiz Arteagako Jaunsolo Baserrian elementu apaingarri gisa

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.